Herriz Herri - Amendüze-Unaso (NB) | 2024ko Abenduaren 05a

Baxe Nafarroako kopla txapelketak arrakasta handia

Bertsolariak ondorioen beha
Bertsolariak%20ondorioen%20beha

Baxe Nafarroako hamahiru bertsolari agertu dira joan den ibiakoitzean, Eskukula elkarteak Amenduzeko eiheran antolatu duen "kopla topelketan":Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi, Mizel Mateo, Peio Minhondo, Paul Moal-Darrigade, Jean-Marie Oillarburu, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe eta Oier Urreizti. Publikoa ere hor zen (80 bat) lehiaketaren sustengatzeko eta epaile lanak egiteko.

Lehen sailkatzearen ondotik sei bertsolari gelditu dira bigarren partearendako: Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi eta Bittor Thikoipe. Azken finean, Elixabet Etchandy txapeldun atera da.

Memento goxoa iragan dugu Jean Clauden eiheran. Bertsolariek jakin izan dute seriotasuna eta arintasuna erabiliz, publikoa liluratzen eta irriarazten. Gai emaileak ere inspiratuak izan dira. Musikariek ere beren laguntzarekin parte hartu dute gaualdiaren arrakastan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei artos...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016