Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Abenduaren 05a
Kantu ikastaldia - Klikak musikariak xerkatzen
Kantu ikastaldia
Giltzaera eta Jostakin elkarteek abenduaren 21 eta 22an, 8 urtetik goiti duten haurrentzat kantu ikastaldia antolatzen dute. Ikastaldia Pantxix Bidart, Thierry Biscary eta Ainhoa Sarasuak kudeatuko dute. Xehetasunentzat eta izena emaiteko: 06-30-48-40-40.
Klikak musikariak xerkatzen
Makeako klikak musikariak xerkatzen ditu. Hori dela eta gazteak formatu nahi ditu. 8 urte baino gehiago dutenei abenduaren 7an (15:00) tresnak ezagutzeko parada emana zaie. Interesatuak musika gelara hurbildu (ezkerpareta ondoan), aitzin xehetasunak jakin nahian Pantxika deitu 06-73-11-57-93.