Herriz Herri - Azkaine (L) | 2025eko Urtarrilaren 16a

Zine-ikuskizuna

Zine-ikuskizuna

Urtarrilaren 19an igandearekin (17:00), “Zetaren bideetako musika hariak” Ibantutaren zine ikuskizuna ikusten ahalko da Biltokin. Musika kolaborazioak eta etnomusikologia uztartzen dituen proiektua, album, ikuskizun eta Zetaren bideetan filmatutako bideo proiekzioak ikusiko dira. Euskaraz izanen da frantsesezko azpitituluekin. Tokiak 5 euro kostako du prezio apalean, 10 euro helduentzat. Erreserbak Herriko Etxea deituz egin behar dira: 05-59-54-66-89.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/01/16

Esperantzaren argia

Ainhoa Etchenique

Urtea hasi eta segidan bukatu. Herria astekaria sortu eta 80. urtea ospatu. 2025 urteko lehen aletik goiti diseinua aldatzea aipatu, bigarren alea atera eta hirugarrena jadaneko prestatu. Eguberri fitesko heldu zaigula oroitu eta jadanik pasatu. Hasi eta bukatu, denboraz beldur naizela ezin dut ukatu.

Zein fite pasatzen diren egunak, asteak, urteak… Kezkagarria da ikustea zein fite doan denbora. Kontrolatzen ahal ez den zerbait da, pausan eman ala gelditzen ez dena. Denbora ez da ikusten ahal den zerbait, ez da hunkitzen ez eta sentitzen ahal. Haatik, denek badakigu denbora pasa dela, denbora aitzina doala eta gu harekin.

2024 urtea hasi bezain laster bukatu zaigu. 366 egunez gauza anitz pasa dira, izan Herria astekariaren baitan bainan baita orokorkiago mundu osoan zehar ere.

2024 urte mugimendutsua izan da. Mota desberdinetako uholde anitz bizi izan ditugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016