Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Urtarrilaren 16a
Zirko kabareta
Urte berria ontsa hasteko, Ziliportaka elkarteak eskainiko die sagardozaleei eta zirkozaleei sagardoaz, pintxoez eta zirkoaz gozatzeko aukera berezia, urtarrilaren 24an, Zirko Txotx kabaretarekin Bardozeko ezkerparetan. Bere izenak dioen bezala, gaualdia sasoiarekin bat eginen du Eztigar sagardoarekin eta etxeko pintxoekin. 19:00tan zirko kabareta artista amateur eta profesionalekin 22:00etan su-malabareen erakustaldia. Arratsalde goxoa izanen da haur eta helduentzat giro onarekin eta erakustaldi ederrekin, denentzat idekia! Kabareteko sartzea 5€-tan izanen da. Informazio gehiagorako: ziliportaka@mailo.com edo 06-77-18-96-50.