Herriz Herri - Larresoro (L) | 2025eko Urtarrilaren 16a
Heriotze
Heriotze
Robert Hirigoyen adiskidea joanzaigu, lau hilabete barne barkatzen ez duen eritasunak eramanik.
Josean Artzek zioen: " Biziaren atea dukegu heriotza. Heriotzaren ataria dugu bizitza"
Robert-en bizitza, hasteko, engaiamenduarekin josia zen: Ikastola eta hainbat elkarteren sortzaile. Munta handieneko gauza euskara zuen eta aitzindaria agertu zaigu benetan.
E.A.
Huna hemen Ote Lore eta Debrutegia elkarteen izenean egindako azken agurra:
Robert lagunari azken agurra
Negu minian, ilun ilunean
ixil ixilean
Adixkide baten
Azken orenak
Familiaren erdian.
Robert itzali zauku
Robert gure adixkide mina.
Leiho-ateak hetsi
Argiak estali...
Gau beltzak
Gure bihotzak inarrosi,
Gure bozak ihesi
Bat batean, denbora izoztu.
Orduan, bazter ixilduetan
polliki polliki
Begiak zabaldu
Gure barne barnean
Argi izpi xume bat piztu.
Robert bere osotasunean
Irri ttipi bat ezpain xokoan:
"-Zer debru ari zarezte lagunak?
- Jo aitzina! Zoazte herrira, plazetara
Ostatura, Debrutegira, mintza eta irri
Dantza eta kantu egin euskaraz!
Zuekin eraman nezazue
pestaz pesta, borrokaz borroka!
- Ez uka, ez lotsa
Ez ahantz OTE LOREren lehen leloa!
Ez nigar egin, hola da bizia!"
erran zinezake altxatuz espalda.
Bai, hola da bizia!
Milesker Robert, sortu eta hazi dituzun hainbeste proiektuengatik!
Ez adiorik Robert!
Michèle Rekalde