Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urtarrilaren 16a
Mediateka - Abenduko egoera zibila - Udako lanak - Errugbia
Mediateka
Urtarrilaren 18an larunbatez (10:30), Josiane Valencia autoreak eta Ainhoa Elizondo musikariak presentatuko dute eta kontatuko beren “XOOOO” liburua. Iraupena 30mn. Haur ttipiendako josteta kantuak musikarekin aurkeztuak, liburu hori da 9 hilabetetarik 6 urte arteko haurrentzat. Erakuspenaren ondotik liburua salgai izanen da nahi duenarentzat 16€-tan.
Abenduko egoera zibila
Sortzeak: Urbistondo Sara 2024/12/20. Guilleminot Mimault 2024/12/31.
Heriotzeak: Subelzu Frantxa 101 urte 2024/12/17. Tapia Maria Isabel sortzez Arburua 83 urte 2024/12/31. Ezkontzak: Zubiri Henri eta Fleury Isabelle-Martine 2024/12/14. Elizalde Daniel-Andre eta Larcebeau Martine 2024/12/14.
Udako lanak
Urte guziz bezala Herriko Etxeak behar ditu sasoineko langileak (zerbitzu teknikoan, aisialdi zentroan, igerilekuan eta leizeetan). Hortako behar dira 17 urte eginak izan 2025eko maiatza aitzin eta herritarra izan. Hobe euskara mintzatzea. Dokumentuak beharko dira bete, atzematen ahalko dira Herriko Etxean eta ez ahantzi zuen eskaerak egitea 2025eko urtarrilaren 31 aitzin, gero berantegi izanen da.
Errugbia
Saran Sarak irabazi du 46-03 Miramont-en kontra. Heldu den igandean ariko dira bearnesen kontra, beren mailan lehenak dira. Ean hori atxikitzen duzuen bururaino?