Ba ote dakixu? | 2025eko Urtarrilaren 16a

Egutegiaren historia (2/2)

Gilen Bacho

Errepublikako egutegia, 1795ean
Errepublikako%20egutegia_%201795ean

Augusto enperadoreak julian egutegia erromatar inperio osoan hedatu zuen (agorrila augustus bilakatu zen sextilis-en orde) eta, berantago, giristino mundu osoan segitua izan zen XVI. mendea arte.

Urriaren 15a urriaren 4ko biharamuna da!

Julian urteak, bisurteekin, 365,25 egun irauten zuen. Ekiaren urtea (365,2422 egun irauten duenak) baino pixka bat luzeagoa zen (11 minutu urtero). Julian egutegiak, mendez mende, desbideratze bat sortu zuen sasoiekin, udaberriko ekinokzioa martxoaren 11n izan arte (Elizak, Nizeako kontzilioan, 325ean, udaberriko ekinokzioa martxoaren 21ean finkatu zuen). XVI. mendean, Trentoko kontzilioak aita sainduari problema horren konpontzea eskatu zion. Orduan, 1582an, Gregorio XIII aita sainduak erreforma bat piztu zuen. Lehenik izan zen desbideratzea konpontzeko, 10 egun ezeztatuak izan ziren. 1582an, aita sainduaren estatuetan baina ere Espainian eta Portugalen, urriaren 4ko biharamuna urriaren 15a izan zen, eta Frantzian abenduaren 20a izan zen abenduaren 9ko biharamuna! Bigarrenik, geroarentzat, holako desbideratzerik ez ukaiteko, lau mendez hiru bisurteren ezeztatzea erabaki zen (1700an, 1800an eta 1900an, alderantziz, 2000.a bisurte izan zen baina ez 2100.a...).

Gregoriano egutegiaren hedatzea

Gregoriano urteak, bana beste, 365,2425 egun irauten du, kasik eki urtea bezala baina herri protestantek erreforma hori ez zuten onartu nahi izan, segurki aita sainduak proposatzen baitzuen! Johannes Kepler-ek horretaz erran luke: “Protestanteek eguzkiarekin desadostasuna ukaitea maiteago dute aita sainduarekin ados izaitea baino”. Horrek bitxikeria zenbait esplikatzen ditu. Adibidez, Shakespeare eta Cervantes ofizialki biak 1616ko apirilaren 23an hil ziren, baina egiazki britainiarra espainola baino hamar egun geroago hil zen (maiatzaren 3an gregoriano egutegiaren arabera), Ingalaterrak julian egutegia segitzen baitzuen eta Espainiak gregoriano egutegia. Halere, XVIII. mendean, herri protestantek gregoriano egutegia aplikatzea erabaki zuten (1752an Britainia Handian). Alderantziz, 1792an, Frantziak Errepublikako egutegia finkatu zuen. Europa osoan, urteak Jesus-Kristoren sortzearen arabera kondatuak ziren (VI. mendeaz geroztik hola zen). Orduan, giristino erreferentzia horren kentzeko, frantses iraultzaileek aro berri baten sortzea erabaki zuten, lehen urteko lehen eguna 1792ko irailaren 22an finkatuz, Lehen Errepublika sortu zelarik. Urteak 30 eguneko 12 hilabete zituen (haien izenak natura eta laborantzari lotuak ziren), 5 edo 6 egun gehituz. Egutegi hori ez zen biziki popularra izan, asteak 10 egun irauten baitzuen, 9 lan egunekin pausa eguna aitzin! 1806an, Napoleonek errepublikano egutegia ezeztatu zuen eta gregoriano egutegia berriz ezarri. Japonian (1873an), Txinan (1912an) eta Errusian (1918an, horregatik, 1917ko “urriko iraultza” azaroan gertatu zen gregoriano egutegia hartuz) bezala, XIX. eta XX. mendeetan gregoriano egutegia kasik mundu osora hedatu zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Azalekoa | 2025/01/16

Bakarrik fiteago… Elgarrekin urrunago!

A.E.

Bakarrik%20fiteagoa€%20Elgarrekin%20urrunago!

MiaKoop Angelun kokatzen den epizeria da. Herritarrek sorturik eta kooperatiba ikuspegiarekin, tokiko eta kalitatezko produktuak prezio eskuragarrietan kontsumitzea ahalbidetzen du. Kudeaketa horizontal eta auto-gestionatuan oinarritzen da. Gehiago ikasteko, Amandine Llopet kooperatibako kidearekin bildu gira.

Ideiaren abiatzea

Proiektua duela urte bat abiatu zen, lagun talde batek bultzaturik. Hasieran zortzi bat pertsona ziren, eta emeki emeki kopurua handituz joan da. Epizeria estrukturatzen, imajinatzen eta sortzen aritu dira, inguruan egiten zena begiratuz. Jean-Claude Richard, Frantziako 93 departamenduan muntatu diren 3 kooperatibaren sortzailea etorrarazi dute. Gizon hunek, kooperatiba libreak sustatzen ditu, hau da buruzagirik gabeko estrukturak eta araurik gabekoak. Jean-Claude Richard-ekin hizketaturik, konbentzituak izan dira sistema hori plantan eman behar zutela.

Taldeak urte bat pasa du lokalaren atzematen, Miarritze aldean lokalak izigarri garestiak baitira.

Epizeria ideki, proiektua hazten hasi

Azkenean, lokala Angelun atzeman dute, 115 Espainiako etorbidean, Parmeko ZAC gunean. Ofizialki epizeria abendu erditsuan ideki da, nahiz hilabete batez 20-30 bat pertsona prozedurak eta funtzionamendua pikoan ezart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016