Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 16a

Danbor hotsak Diasporan eta urtea iratzartzen

Joseba Etxarri

MEXIKO HIRIA. Necocheakoarekin batera, Mexiko hiriko Euskal Etxea munduan danborrada azkarren ospatzen duen euskal etxeetarik da, eta hala eginen du aurten ere. Lan ederra ari da egiten momentu huntan Iñigo Bilbao buru duen zuzendaritza taldea. Lan ederra Mexikoko euskaldunok!
MEXIKO%20HIRIA.%20Necocheakoarekin%20batera_%20Mexiko%20hiriko%20Euskal%20Etxea%20munduan%20danborrada%20azkarren%20ospatzen%20duen%20euskal%20etxeetarik%20da_%20eta%20hala%20eginen%20du%20aurten%20ere.%20Lan%20ederra%20ari%20da%20egiten%20momentu%20huntan%20IAigo%20Bilbao%20buru%20duen%20zuzendaritza%20taldea.%20Lan%20ederra%20Mexikoko%20euskaldunok!

MEXIKO & NECOCHEA.

Entsegu eta errepika egunak dira, munduan Danborrada ospatzen duten euskal etxe eta komunitateendako. Heldu den astelehena da San Sebastian, eta beraz igandetik astelehenera bitarteko gauean eginen dira Donostian afariak, gauerditan banderak goititu eta 24 oreneko besta handiari bide emateko, ondoko gauean banderak beheititu eta danborren burrunba isilarazteko. Urte guziz bezala, Diasporan bi leku nabarmenduko dira bereziki heien danborraden ospatzen: Mexiko Hiriko Euskal Etxea eta Argentinako Necocheako Euzko Etxea. Mexikarrek heldu den asteburu huntan ospatuko dute, eta urtarrilaren 7an hasi ziren heien errepiken egiten, lau, besta serios prestatzen. Ber gisa Necochean, baina hemen, urte guziz egin ohi dutenez, astebete gibeleratuko dute, ondoko asteburuan eginik, huntakoan Gizataldeen Besta nagusia ospatzen baitu Necocheak hiri gisa, eta hor ere euskaldunek heien partaidetza bereizia baitute: aste huntan, beraz, jo eta iragarriko dute, eta egin, helduden astean. 24an, osteguna, erromeria, jateko goxoak eta EEko Gazte Alai eta Dino Alai dantzariak partaide. Ebiakoitzean, 25ean, besta handia, Ticara, danborrada Necocheako Udal Bandarekin, eta EE barnea Donostiako Alderdi Zaharraren gisa ederturik, hainbat jende eta belaunaldi bat eginik. Ez ahantzi munduko parte huntan uda erdian direla, udako oporretan, eta Necocheako hau, erreferentzia besta dela sasoinean.

DANBOR BURRUNBA.

Danbor burrunba gehiago badira Diasporan, aurtengoan hemen aipatu baizik eginen ez ditugunak, konparazio Madrilen eta Valladolid-eko Euskal Etxeetan. Horien berri xeheago ekarriko dugu ondoko astean. Bestenaz, Amerikako Hego Konoa jarduera eta aktibitateez apal abiatzen den urte hastapen huntan, euskal etxe frangok heien Urteko Biltzar Nagusiak egin ohi dituzte. Heldu den asteburuan, Nevadako Renon, heien ohiko “Installation dinner” eginen dute, zuzendaritza berritutik, hiriko Louis Basque Corner euskal ostatu famatuan. Idahoko Caldwell-en, herritar behartsuekin elkartasuna obratzea helburu duen 57. urteroko Euskal Dantzaldia eginen dute. Nevadako Battle Mountain-en, “Winterfest” edo Neguko Euskal Besta, bertako Hoberena Euskal Etxeak, afaria, dantza... tokiko Zentro Zibikoan. 18an ere, Parisen, urteko lehenengo sagardotegia eginen du Euskal Etxeak, “txotx” edo kupeletik beretik edanez, hemen ere Donostia eta San Sebastian aire eta danborrak entzungai. Georgia estatuko Atlantan, hiriko “Cook & Soldiers” (sukaldari eta soldaduak), izenean ere Donostiako Damborrada daraman ostatuak, San Sebastian afaria partekatuko dute bezeroekin. 21a azken eguna Bakersfielden mus txapelketan izena emateko, eta 22an Pauen Etchebarne pilota txapelketan erregistratzeko... hori guzia Salt Laken mitina eta berehala ospatuko duten heien “afari & bala” festa ospetsua prestatzen ari direla... Bai, urtea gogoz hasia, munduko gure euskaldunek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Azalekoa | 2025/01/16

Bakarrik fiteago… Elgarrekin urrunago!

A.E.

Bakarrik%20fiteagoa€%20Elgarrekin%20urrunago!

MiaKoop Angelun kokatzen den epizeria da. Herritarrek sorturik eta kooperatiba ikuspegiarekin, tokiko eta kalitatezko produktuak prezio eskuragarrietan kontsumitzea ahalbidetzen du. Kudeaketa horizontal eta auto-gestionatuan oinarritzen da. Gehiago ikasteko, Amandine Llopet kooperatibako kidearekin bildu gira.

Ideiaren abiatzea

Proiektua duela urte bat abiatu zen, lagun talde batek bultzaturik. Hasieran zortzi bat pertsona ziren, eta emeki emeki kopurua handituz joan da. Epizeria estrukturatzen, imajinatzen eta sortzen aritu dira, inguruan egiten zena begiratuz. Jean-Claude Richard, Frantziako 93 departamenduan muntatu diren 3 kooperatibaren sortzailea etorrarazi dute. Gizon hunek, kooperatiba libreak sustatzen ditu, hau da buruzagirik gabeko estrukturak eta araurik gabekoak. Jean-Claude Richard-ekin hizketaturik, konbentzituak izan dira sistema hori plantan eman behar zutela.

Taldeak urte bat pasa du lokalaren atzematen, Miarritze aldean lokalak izigarri garestiak baitira.

Epizeria ideki, proiektua hazten hasi

Azkenean, lokala Angelun atzeman dute, 115 Espainiako etorbidean, Parmeko ZAC gunean. Ofizialki epizeria abendu erditsuan ideki da, nahiz hilabete batez 20-30 bat pertsona prozedurak eta funtzionamendua pikoan ezart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016