Mundu zabalean | 2025eko Urtarrilaren 16a

2025eko gertakariak

M.O.

1945ean Hiroshiman gertatuko bonbardaketa
1945ean%20Hiroshiman%20gertatuko%20bonbardaketa

Estatu Batuetan presidente berriaren kargu hartzea, Alemaniako hauteskunde legegileak, Japonian Erakusketa Unibertsala, COP30 Brasilen… Aurten ere urtea gertakari anitzez osatua izanen da. Bestalde urte bakoitzak bere urteurrenak ospatzen ditu.

2025eko Erakusketa Unibertsala

Japoniak, hirugarren aldikoz, apirilaren 13tik urriaren 13ra Erakusketa Unibertsala errezibituko du. Erakusketa Yumeshima uharte artifizialean iraganen da, Osaka badian. Berrikuntza teknologikoak ezagutzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko gunea izanen da, mundu mailako berrikuntzen eszenatokia bilakatuz.

2025eko Erakusketa Unibertsalaren gaia: “Etorkizuneko jendartea diseinatu, gure biharko bizitza irudikatu”. Hiru punturen inguruan zentratua: “bizitzak salbatu”, “bizitzak baimendu” eta “bizitzak konektatu”. Osasuna, ongizaitea, garapen iraunkorra eta sozial konexioari lotu teknologia berriak aurkeztuko dira. Gertakari horren bidez mundu osoko jendeen arteko interakzioak hobetu nahi dira, sare berriak eta sormen proiektuak sortzeko hitzordua izan nahi du.

Historian zehar Erakusketa Unibertsaletan asmakizun iraultzaileak aurkeztuak izan ziren, horietan besteak beste: telefonoa (1876an), ospitaletan erabiltzen den X izpia (1900ean) edota telebista (1939an).

Brasilen COP30 jardunaldiak

2025eko azaroaren 10etik 21era, Brasilen COP30a iraganen da, Amazoniako oihanaren ertzean den Belém do Parán hirian. COP30ean oihanen desagertzea eta herri indigenen eskubideak aipatuak izanen direla espero da. Marine Silva, Brasileko Ingurumen ministroak, nazioarteko konferentziari buruz deklaratu dio: “Amazoniaren biodibertsitate handiarekin, klima aldaketaren mehatxupean den lurraldeak bidea erakusten dauku.Oihanaren bihotzean iraganen den COP30 konferentziak gogoan atxiki behar luke helburua dela planeta 1,5°C-ko mugaren pean atxikitzea”.

Azerbaijanen iragan zen azken COP29an, estatu kutsatzaile aberatsek energia garbirako trantsizioa laguntzeko eta klima aldaketa geldiarazteko, 2035erako gutienez 300 miliar dolar finantzatzea adostu zuten. Garapen bidean diren estatuek erabaki horren kontra kexu agertu ziren, ingurumena hobetzeko 1.300 miliar dolar behar direla adierazi zuten.

Urteurrenak

Gertakari batzuen inguruan urteurrenak ospatzen dira, aurten ere iraganen dira. Horien artean duela 80 urte, 1945eko maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerla bururatu zen, aliatuek Alemania naziaren errendizioa ofizialki deklaratu zuten eguna.

1945ean, Bigarren Munduko gerla finitzera zoala, Estatu Batuetako gobernamenduaren aginduz, Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hiriak bonbardatuak izan ziren. Gerla batean bonba atomikoa erabilia izan zen aldi bakarra. Hiroshima hirian 140.000 pertsona hil ziren eta Nagasakin 70.000 pertsona. Aurten agorrilaren 6 eta 9an tragedia gertatu zen egunetan, oroimenez, ospakizunak antolatuak izanen dira.

Emazteen eskubideen urteurrenak

“Emazteak, gizonen baldintza berberetan hautesleak eta hautesgarriak dira”, 1944ko apirilaren 21ean sinatu ordenantza huni esker, emazteek bozkatzeko eskubidea lortu zuten. Urtebete geroago, duela 80 urte, 1945eko apirilaren 29an, herriko bozen karietara emazteek lehen aldikoz bozkatu zuten. Frantziako Errepublikak finkatu zuen lege hori, emaztearen eskubide zibil eta politikoak aitortzeko funtsezkoa izan zen.

1975eko urtarrilaren 17an, duela 50 urte, Asanblea Nazionalean eztabaida sutsuak izan ondotik, “Veil legea” onartua izan zen. Simone Veil, orduko Osasun ministroak abortua zigorgabetua izan zedin legea proposatu eta defendatu zuen. 2024ko martxoan, Emazteen Nazioarteko Eguna kari, Frantzia izan da munduko lehen estatua abortua esplizituki Konstituzioan izendatu duena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Azalekoa | 2025/01/16

Bakarrik fiteago… Elgarrekin urrunago!

A.E.

Bakarrik%20fiteagoa€%20Elgarrekin%20urrunago!

MiaKoop Angelun kokatzen den epizeria da. Herritarrek sorturik eta kooperatiba ikuspegiarekin, tokiko eta kalitatezko produktuak prezio eskuragarrietan kontsumitzea ahalbidetzen du. Kudeaketa horizontal eta auto-gestionatuan oinarritzen da. Gehiago ikasteko, Amandine Llopet kooperatibako kidearekin bildu gira.

Ideiaren abiatzea

Proiektua duela urte bat abiatu zen, lagun talde batek bultzaturik. Hasieran zortzi bat pertsona ziren, eta emeki emeki kopurua handituz joan da. Epizeria estrukturatzen, imajinatzen eta sortzen aritu dira, inguruan egiten zena begiratuz. Jean-Claude Richard, Frantziako 93 departamenduan muntatu diren 3 kooperatibaren sortzailea etorrarazi dute. Gizon hunek, kooperatiba libreak sustatzen ditu, hau da buruzagirik gabeko estrukturak eta araurik gabekoak. Jean-Claude Richard-ekin hizketaturik, konbentzituak izan dira sistema hori plantan eman behar zutela.

Taldeak urte bat pasa du lokalaren atzematen, Miarritze aldean lokalak izigarri garestiak baitira.

Epizeria ideki, proiektua hazten hasi

Azkenean, lokala Angelun atzeman dute, 115 Espainiako etorbidean, Parmeko ZAC gunean. Ofizialki epizeria abendu erditsuan ideki da, nahiz hilabete batez 20-30 bat pertsona prozedurak eta funtzionamendua pikoan ezart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016