Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025eko Urtarrilaren 30a
Kaskarotak - Antzerkia
Kaskarotak
Lapurdi probintziaren tradizioen arabera, berritze sinbolo diren kaskarotak, auzoz-auzo pasako dira Hiriburun gaindi. Dantzari hauek, berri onak ekartzen dituzte, espiritu txarrak kanporatzen dituzte eta udaberriaren etorrera abisatzen dute. Otsailaren 1ean ibiliko dira auzoz-auzo eta otsailaren 15ean kaskarot ttipi izanen da. Xehetasunentzat: hiriburukouhaina@gmail.com.
Antzerkia
Otsailaren 7an (20:30), Théâtrons Ensemble konpainiak “Lune de rire”antzerki esperientzia berezia emanen du La Perle gelan. Satira kutsuko idazkera eta aktoreen interpretazio distiratsua oinarritzat harturik, ekitaldi bakarreko komedia honek bizitzako galdera handiak aztertzen ditu. Informazio gehigarriak: www.theatronsensemble.com edo Cie Théâtrons Ensemble Facebook orrian. Erreserbak: 06-11-76-95-47. Sartzeak 10 euro kostako du.