Herriz Herri - Izpura (NB) | 2025eko Urtarrilaren 30a

Lviv-ko mandolina

Lviv-ko%20mandolina

Otsailaren 2an (17:00), Faustin Bentaberri gelan, “Lviv-ko mandolina” ikuskizuna proposatua da.

Lviveko (Ukraina) etxe zahar bateko ganer errautsez betean, Italiako mandolina bat eta biolina bat, hamarkadetan abandonatuak. Musika tresna horiek istorioz eta oroitzapenez beteko bizitzak partekatzen dituzte.

Clara Cernat-ek idatzi ipuin musikala, euskaraz lehen aldizkoz emana izanen da. Iparraldeko Orkestrak (15 musikari), Clara Cernat-ek (biolina), Julien Artineauk (mandolina) eta Ekhi Lambert-ek (ipuin kontalaria) Europako mugetara bidaiatzera gomitatzen gaituzte. Euskaraz, frantseseko azpitituluekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/01/30

Munduaren bihotzean zentinelak

Peio Jorajuria

Eguberri aitzinttoan, bizi naizen herriko emazte bat gurutzatu nuen eta solasetan hasi ginen. Suharki mintzatu zitzaidan Parisen gaindi egin berri zuen itzuliaz. Ez zen, ez, harat turista gisa joana, ACAT (Action des Chrétiens pour l'Abolition de la Torture) erakundearen 50. urtemugaren ospatzera baizik. Zeren erakunde horretako kide da, Baionan direla hilabetean behin biltzen, eta gainera Frantziako bulego nazionaleko kide ere da. Hauxe ene harridura! Banekien besteak beste mendizalea zela, euskal kantua ere maite zuela, koru batean kantatzeraino. Baina militantziaren alderdi hori ez nion batere ezagutzen. Eta hari esker gehixeago jakin dut ACAT erakundeaz, orain arte, egia erran, Euskal Herriko Torturatuen Sareaz eta ere Torturaren Aurkako Taldeez (TAT) nuela gehiago oihartzun, ACAT hortaz baino.

Nazioarteko Amnestyren kanpaina bati esker, munduan gaindiko torturaren hedadura ikaragar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016