Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Urtarrilaren 30a

Agiantzak - Egoera zibila

Joan den larunbatean Mindegian agiantzak, Alain Dubois auzapeza mintzo, kontseilukoak gibelean
Joan%20den%20larunbatean%20Mindegian%20agiantzak_%20Alain%20Dubois%20auzapeza%20mintzo_%20kontseilukoak%20gibelean

Agiantzak

Alain Dubois herriko auzapezak Mindegia gelara hurbilduak zireneri urte berri ona desiratuz hasi du agiantzen ekitaldia, bere inguruan zituela herriko kontseilariak. 2024ko urtean iragan obrak gogoratu ditu, horietan eskola eta ezkerpareta artean egina izan den haurrentzat jostalekua. Elizaren arraberritze obrek segitzen dute. “Urtsu” lotizamenduan 5 etxe eraikitzeko herriak egin behar zituen obrak bururatzen ari dira. Lehen aldiz jabe izanen diren gazteentzat bideratua, gaur egun jadanik 3 etxe leku salduak dira. Auzapezak jakinarazi du bideen arraberritzeko Departamendutik heldu diren laguntzak aurten ez direla izanen.

Ondotik Natacha Courdurie, Euskal Elkargoko Mendi zerbitzuko misio-kargudunak hitza hartu du. Aurten “Natura 2000”-ren karietara Baigurako mendiguneari aplikatuko diren neurriak azaldu ditu. “Natura 2000” basa fauna eta floraren habitat naturalak zaintzeko den proiektua da. Mendi horretan diren espezie berezieri buruz diagnostikoa egina da.

Bestalde aipatu du Eskualdeko Parke Naturala (PNR), egitasmo horren helburua da natura, paisaia, kultura eta ondarea babestea eta balioan jartzea. Ingurumena errespetatzen duen plangintza eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturaleko politika berritzailea aplikatuko da.

Bi gai hauen inguruan bilkura publikoak iraganen direla errana izan da.

Egoera zibila

2024an bost sortze iragan dira: Gillema Uhalde Oillarburu, Milan Etchepare, Xan Menbrede, Ekain Casteigts Camblong eta Unaisa Uhalde Andueza. Hiru heriotze: Pierre Iriberry, Marie-Thèrese Borda eta Maddi Claverie. Ezkontza bat ere izan da, Xabi Irissart eta Anaiz Abbadierena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/01/30

Munduaren bihotzean zentinelak

Peio Jorajuria

Eguberri aitzinttoan, bizi naizen herriko emazte bat gurutzatu nuen eta solasetan hasi ginen. Suharki mintzatu zitzaidan Parisen gaindi egin berri zuen itzuliaz. Ez zen, ez, harat turista gisa joana, ACAT (Action des Chrétiens pour l'Abolition de la Torture) erakundearen 50. urtemugaren ospatzera baizik. Zeren erakunde horretako kide da, Baionan direla hilabetean behin biltzen, eta gainera Frantziako bulego nazionaleko kide ere da. Hauxe ene harridura! Banekien besteak beste mendizalea zela, euskal kantua ere maite zuela, koru batean kantatzeraino. Baina militantziaren alderdi hori ez nion batere ezagutzen. Eta hari esker gehixeago jakin dut ACAT erakundeaz, orain arte, egia erran, Euskal Herriko Torturatuen Sareaz eta ere Torturaren Aurkako Taldeez (TAT) nuela gehiago oihartzun, ACAT hortaz baino.

Nazioarteko Amnestyren kanpaina bati esker, munduan gaindiko torturaren hedadura ikaragar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016