Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urtarrilaren 30a
Agiantzak - Pilota
Agiantzak
Urtarrilaren 24an ilunabarrean ukan ditugu Lur Berri gelan. Battit Laborde auzapezak bere hautetsiekin deneri ongietorria egin eta urte berri ona desiratu du. Jende asko, 120 bat jende bazen etorria, elkarteak, herriko enplegatu, eskolak, suhiltzaile, xareta, apezak eta bertze. Gero axuantak mintzatu dira, denek aipatu dute 2024an egin lanak eta aurten zer egingo duten: Apezetxea erreberritu 5 bizitza eginez, jada permisa ukana dute, eskola publikoan eta ikastolan lan batzu eginen dituzte bai eta errugbi zelaian. Oihanetan beti bezala urtero arbolak landatu eta laborariak lagundu, elkarte guziak euskararen alde agertu eta hola segituko dute, kirolariek ere ongi, orain bezala jende adinekoen bazkariak partitu dira, 252 haur badira hiru eskoletan eta sukaldariek 150 bazkari egiten dituzte herriko baserrietako mozkinekin. Lezetan Fabrice zuzendari berriak ekarri du anitz aldaketaeta urte berri hunendako baditu bertze ideia batzu. Aipatu da Pierre Indaburu, lehenago kontseiluan egona, anitz lanetan haren argia ukan dutela partikulazki batimenduetan eta orain huts eginen diote, pausa ongi Pierre, bai eta eskertu dira borondateko jendeak, egiten duten lanarentzat. Azken hitza Battit Labordek hartu du, denak eskertuz, badugula Xaretarekin eta Hegoaldeko herriekin egindako “gure mendia” elkartea. Harreman handiak dituzte eta hori beharrezkoa baita. Ondotik zintzur bustitze on bat izan da, ene partez eskerrak kontseiluari.
Pilota
Trinketean Union Basque batasunean: kimuak: Berasategui Andde – Lafitte Julen galtzaile 32-40 Senpereren kontra. Lopes Kepa – Jauregui Peio irabazle 40-27 Kapito Harriren kontra. Odeau Martinez Iban – Sanjurjo Behoteguy Jon irabazle 40-11 Kapito Harriren kontra. Babace Leizagoien Oihan – Zabaleta Orhi irabazle 40-27 Saubriguesen kontra. Andueza Agirre Peio – Bareyre Battit galtzaile 39-40 Oztibartarren kontra. Umetxoak: Lafitte Mattin – Lefranc Koskarat Gilen irabazle 40-24 Zaharrer Segiren kontra.