Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Urtarrilaren 30a
Heriotze - Kantaskari - AIBAko biltzar nagusia
Heriotze
Egun hauetan Sorogaineko artzain mundua bortizki joa da. Baigorriko 81 urte zituen Agnès Errotabehere eta 65 urte zituen Hélène Ospital zendu diren etxaldeetako artaldeen udako alapideak, Aitattokoeta Joanes Antchagno zenaren etxolen inguruetan kokatzen dira. Bi familiak hemen gaindi ongi ezagutuak direnak. Ez da dudarik, duela zonbait egun joan zaukun Mixel Xabaldor zenak agur sentikor bat egin diela bieri zeruko mendi atean betiereko bizia kantatuz. Doluminak bi familieri.
Kantaskari
Otsailaren 2an, hilabeteko lehen igandean goizeko 10etan, Beixiloenean kantu askaria iraganen da.Kantuz aritzea maite duten guziak gomit dira.
AIBAko biltzar nagusia
AIBA elkarteak bere urteko biltzar nagusia otsailaren 8an, Amerikanoenean (20:00) eginen du.Hor aipatuak izanen dira elkartearen urteko gorabeherak.Jendea saldoan jin dadila.