Herriz Herri - Zuraide (L) | 2025eko Urtarrilaren 30a

Zer berri

Urte bakoitzak dakar berpizte esperantza, edo "konkretuzko jokamoldea" Maite Iratzokik zioen bezala joan den asteko“Gogoa hazi” kronikan, "egunero edo astero errepikatzen den itxaropenezko ekintza batek errealitatea eta perspektiba aldatzen dituena".

Herriko Etxetik zer berri den beha nindagon gure arteko agiantzen luzatzeko. Ihardukitzeko tenorea da. Huna zer desiratzen dudan 80 urteko gaztetu den astekari hunen langile eta irakurleeri: 2025eko urtea argitsu eta itxaropentsua izan dadila! Ororen gainetik, osagarri ona zainduz, biziak eskaintzen duen hoberenaz gozatzeko gisan.

Herriko gorabeherak nekez plazaratzen dira hemen Zuraiden, hiru hilabetetarik agerietan irakurtzen duguna baizik ez, biltzarrak 40 minutuz trenkatzen direlarik, den mendreen eztabaidarik gabe, erabaki guziak aho batez onartuak izanez.

Kostagaraia eta gazteen artean aldiz dinamika baten sortzen saiatzen dira gure kultura biziaraziz. Dantzariak eta Kaskarotak harrotzen hasi omen dira eta Zanpantzarren ondotik dabiltzate, martxoaren 1ean iraganen baita bere auzia ihauteri garaian. Gauden beha, zer leporatzen ahal ote zaio gure herri ttukun huntan!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3781. zbk

Gure Hitza | 2025/01/30

Munduaren bihotzean zentinelak

Peio Jorajuria

Eguberri aitzinttoan, bizi naizen herriko emazte bat gurutzatu nuen eta solasetan hasi ginen. Suharki mintzatu zitzaidan Parisen gaindi egin berri zuen itzuliaz. Ez zen, ez, harat turista gisa joana, ACAT (Action des Chrétiens pour l'Abolition de la Torture) erakundearen 50. urtemugaren ospatzera baizik. Zeren erakunde horretako kide da, Baionan direla hilabetean behin biltzen, eta gainera Frantziako bulego nazionaleko kide ere da. Hauxe ene harridura! Banekien besteak beste mendizalea zela, euskal kantua ere maite zuela, koru batean kantatzeraino. Baina militantziaren alderdi hori ez nion batere ezagutzen. Eta hari esker gehixeago jakin dut ACAT erakundeaz, orain arte, egia erran, Euskal Herriko Torturatuen Sareaz eta ere Torturaren Aurkako Taldeez (TAT) nuela gehiago oihartzun, ACAT hortaz baino.

Nazioarteko Amnestyren kanpaina bati esker, munduan gaindiko torturaren hedadura ikaragar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016