Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025eko Otsailaren 06a

Nun habila Perkain? - Peio Elhuyar

Peio Elhuyar, 90 urteak ospatzean
Peio%20Elhuyar_%2090%20urteak%20ospatzean

Nun habila Perkain?

Mikel Erramuzperen “Nun habila Perkain?” dokumentala (52mn) presentatua izanen da gure herrian otsailaren 28an, ostiralez (19:00), Arrume gelan. Egilea bera hor izanen da dokumental horren aurkezteko eta esplikazio guzien emateko. Ondotik hurrupaldia. Berriz ere aipatuko dugu, bainan oraindanik gogoan atxik.

Peio Elhuyar

95 urtetan pausatu da Peio Elhuyar organo-joilea. Ziburutarra zen sortzez, eta ttipi-ttipitik musikari emana. Parise aldean eraman du bizia kontu-egile bezala, bainan musika sekula baztertu gabe. Organo-joile ezagutuenetarik zen eskualde haietan eta kontzertuak ere ematen zituen. 2014an itzuli zen Euskal Herrirat, Paula bere emaztearekin, eta Arrosan finkatu. Orduz geroztik organoa gogotik jotzen zuen eskualde huntako elizetan, hala nola Bidarraikoan. 2019ko abenduan ohoreak ukan zituen gure herriko elizan, bere 90 urteen karietara, Ortzaizeko “Baigura Kanta” koralaren eta Baigorriko koraleko kantari zenbaiten presentzian. Frangotan erraiten zuen zenbat maite zuen hemengo organoan musika jotzea. Bazuen urte pare bat haatik gelditua zela organoa jotzetik, osagarri nekeengatik. Gaizkiturik, azken bi asteak Baionako ospitalean iragan ditu, han AVC bat ere egin bainan ororen buru goxoki pausatu dela erran daukute Paulak eta Pantxika alabak (Baionan bizi den alaba hau eta hunen hiru haurrak ere musikariak dira, eta Peioren bigarren alaba Parise aldean bizi da). Peioren gorputza erraustua izan da Artix aldeko erraustegian (Biarnon). Gure atxikimendu suharrena doala familiari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/02/06

Pertsulari trebea eta leiala

Jean-Louis Harignordoquy

Buru argiko Mixel Xalbadorrek ez zituen pertsuak botatzen,zirtoak bezala, bainan bai ozenki eta goraki kantatzen. Ez baita gauza bera. Bat-bateko jardunean errepuskiago kantatzeak entzuleari emaiten dio bertsua bere osotasunean gozatzeko denbora. Mixelek bertsuak moldatzen zituen inguruari behatuz, bertzeek ziotena entzunez, sendituz, erranaldien pisua izartuz, bere pentsaera gorde gabe. Gazte hasi berriei konfiantza emaile zen. Aitamekin euskara ezin hobeki ikasirik, idazle maisutzat zauzkan E. Larre, J. Hiriart-Urruty, baserriko bizitzaz, ohidurez eta izadiaz mintzo diren bertze olerkari eta bertsu jartzaileen idazlanak irakurtuz, heldu zen hitzak eta aditz trinkoak biziki untsa erabiltzera, bai eleketa, bai pertsuka, honela hizkuntzaren aberastasuna agerian emanez. Ez ote da eder, egunero itotzen gaituen erdara baztertuz, bertsuak osoki euskaraz moldatzea? Kantu eta bertsu sail zahar anitz gogoz atxikitzeak ere laguntzen zukeen trebezia ukaiten. Alde hortarik, eredu bat zen bere ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016