Herriz Herri - Kanbo (L) | 2025eko Otsailaren 06a

Denak plazara! - Nun habila Perkain?

Denak%20plazara!%20-%20Nun%20habila%20Perkain?

Denak plazara!

Otsailaren 8an Pontx pailazoa AIEC gelara etorriko da (10:30). Joanes Echeveste eta Alazne Etxeberriak muntatu “Denak plazara” azken ikusgarria emanen dute. Sartzea urririk da, haur eta helduek elkarrekin memento atseden baten pasatzeko gomita ezin hobea.

Nun habila Perkain?

L’Aiglon zinegelan “Nun habila Perkain?” Mikel Erramousperen Aldudeko ibarreko euskal pilotaren historiari buruzko bideo dokumentala ikusgai izanen da igandean (15:15).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/02/06

Pertsulari trebea eta leiala

Jean-Louis Harignordoquy

Buru argiko Mixel Xalbadorrek ez zituen pertsuak botatzen,zirtoak bezala, bainan bai ozenki eta goraki kantatzen. Ez baita gauza bera. Bat-bateko jardunean errepuskiago kantatzeak entzuleari emaiten dio bertsua bere osotasunean gozatzeko denbora. Mixelek bertsuak moldatzen zituen inguruari behatuz, bertzeek ziotena entzunez, sendituz, erranaldien pisua izartuz, bere pentsaera gorde gabe. Gazte hasi berriei konfiantza emaile zen. Aitamekin euskara ezin hobeki ikasirik, idazle maisutzat zauzkan E. Larre, J. Hiriart-Urruty, baserriko bizitzaz, ohidurez eta izadiaz mintzo diren bertze olerkari eta bertsu jartzaileen idazlanak irakurtuz, heldu zen hitzak eta aditz trinkoak biziki untsa erabiltzera, bai eleketa, bai pertsuka, honela hizkuntzaren aberastasuna agerian emanez. Ez ote da eder, egunero itotzen gaituen erdara baztertuz, bertsuak osoki euskaraz moldatzea? Kantu eta bertsu sail zahar anitz gogoz atxikitzeak ere laguntzen zukeen trebezia ukaiten. Alde hortarik, eredu bat zen bere ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016