Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2025eko Otsailaren 06a

Ikastolaren bertso afaria

Ikastolaren%20bertso%20afaria

Ortzaizeko ikastolak bertso afaria antolatzen du larunbatean, otsailaren 8an, Suhuskuneko herriko gelan. Jan aitzineko edariak 19:00tan hasiko dira, Irisarriko bertso eskolako gazteekin; ondotik (20:30) sagarnotegi afaria 30 eurotan. Izenak eman behar dira zenbaki hontarat: 06-86-37-26-18. Bertso saioa izanen da (22:00) Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin, gai emaile izanen dute Mizel Mateo.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/02/06

Pertsulari trebea eta leiala

Jean-Louis Harignordoquy

Buru argiko Mixel Xalbadorrek ez zituen pertsuak botatzen,zirtoak bezala, bainan bai ozenki eta goraki kantatzen. Ez baita gauza bera. Bat-bateko jardunean errepuskiago kantatzeak entzuleari emaiten dio bertsua bere osotasunean gozatzeko denbora. Mixelek bertsuak moldatzen zituen inguruari behatuz, bertzeek ziotena entzunez, sendituz, erranaldien pisua izartuz, bere pentsaera gorde gabe. Gazte hasi berriei konfiantza emaile zen. Aitamekin euskara ezin hobeki ikasirik, idazle maisutzat zauzkan E. Larre, J. Hiriart-Urruty, baserriko bizitzaz, ohidurez eta izadiaz mintzo diren bertze olerkari eta bertsu jartzaileen idazlanak irakurtuz, heldu zen hitzak eta aditz trinkoak biziki untsa erabiltzera, bai eleketa, bai pertsuka, honela hizkuntzaren aberastasuna agerian emanez. Ez ote da eder, egunero itotzen gaituen erdara baztertuz, bertsuak osoki euskaraz moldatzea? Kantu eta bertsu sail zahar anitz gogoz atxikitzeak ere laguntzen zukeen trebezia ukaiten. Alde hortarik, eredu bat zen bere ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016