Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Otsailaren 13a

Otsail ostegunak - Itoiz rock taldeari buruz - 2025eko Libertimendua

Niko Mendiboure eta Marc Badal
Niko%20Mendiboure%20eta%20Marc%20Badal

Otsail ostegunak Donapaleun

Palestinari buruz antolatua zen lehen otsail ostegunak 70 bat parte hartzaile bildu ditu. Memento gogorra eta hunkigarria!

Aste huntan, tokiko hazien berreskuratzearen erronkaz mintzatuko zaizkigu Niko Mendiboure (Hazi sarekoa) eta Marc Badal (Haziak liburuaren egilea).

Huna nola Zabalikek aurkezten duen gaia:

"Munduko bospasei multinazional berenganatzen ari dira hazi guzien jabetza genetikoa. Ondorioz, emeki-emeki haien deliberoen menpe dago zein baliatuko dugun, genetistek bilatzen dituztela gehien errendimendu eta ekoizpen homogeneoak izanen lituzketenak. Ondorioa da hala ere komertzioarentzat interes gehien dutenak izaiten direla aitzinean emanak: gehien ongailu, gehien pozoin eta gehien tratamendu beharko dituztenak, ez baita probetxu ttipirik apetitu handia duenarentzat. Erraldoi horien parean, jendeak sare ttipitan antolatzen ari dira, tokiko hazien berreskuratzeko. Hauen interesa da tokiko gune eta klimari egokituak diren haziak atxikitzea eta garatzea. Lan horrek suposatzen du anitz esku ttipik beren baratzetan ekoizpena hazia biltzeraino eramatea, urteoro biderkatzea, eta… besteekin partekatzea. Kolektiboki eramaten den lana da, haziak gurutzatuz baitira emaitza hoberenak lortzen. Bi mundu horietako hiztegia eta jakintza arras desberdinak dira eta gaualdi huntan hazi libreen alfabetisazio minimo bat eskaintzea da helburua.

Niko Mendiboure Irisarriko baratzezaina da eta Iparraldean sortu berria den Hazi sarea taldearen helburu eta esperientzia aurkeztuko dauku. Harekin batera Marc Badal luzaidarrak Argia astekariarekin argitaratu duen Haziak liburua aurkeztuko dauku. Hortan haziak nola zaindu, biderkatu eta baliatu esplikatua da xeheki, gure baratzeetan nola plantatu esplikatzeaz gainera."

Hitzordua Donapaleuko Touzaa etxean finkatua da (20:30). Hitzaldiaren ondotik, baso baten inguruan bi ele partekatzen ahalko ditugu.

Itoiz rock taldeari buruz

Itoiz taldea ezagutu dutenek, eta ezagutu ez dutenek ere plazer hartuko dute rock taldearen ibilbide fulgurantea gai duen dokumental hunekin. Joan Carlos Perez, Foisis, Jimi Arrabit,... berriz ikusiko ditugu 80 hamarkadako orduko irudietan, baina ere orain berriz bilduak dokumentalaren karietara.

Dokumentalak Itoizen ibilbidea kontatzen du. 1987an, Getxon (Bizkaia) kontzertu bat eman ondoren, Juan Carlos Perezek Itoiz desegitea erabaki zuen, taldea bere arrakastaren gailurrean zelarik. Bederatzi urte, hamar disko eta "Lau teilatu" izenburu enblematikoen ondotik, taldeak bere erreberentzia egiten zuen. Bereizte mingarria, dokumentalak eragin handia ukan duen talde baten garaipena aipatzen du.

Proiekzioaren ondotik, kontzertu bat emana izanen da. Hitzordua, otsailaren 15ean, ibiakoitzez, Donapaleuko zineman (21:00).

2025eko Libertimendua Donapaleun

Kitzikazank eta Burgaintzi taldeen eskutik, Amikuzeko Libertimendu eguna igande huntan ospatuko da Donapaleun. Hitzordua goizeko 10:00etan emana da desfilearentzat eta 11:00etan Donapaleuko abere merkatu plazan emanaldiarentzat. Ondotik, bazkari alaitua Airetik gelan Amikuzeko ikastolak antolaturik! Izenak aitzinetik emaitea galdegina da 06-75-28-60-97 deituz edo https://www.helloasso.com/associations/amikuze-ikastola/evenements/amikuzeko-libertimendua-bazkaria-2025.

Bazkaria eta gero, Gaitamik taldeak arratsaldea animatuko du. Hurbildu beraz otsailaren 16an Amikuzeko Libertimendura!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016