Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025eko Otsailaren 13a
Ihauteriak - Inkesta interaktiboa
Ihauteriak
Otsailaren 16an Hiriburuko ihauteriak ospatuko dira. Goizean (9:30) Herriko Etxeak gosaria eskainiko du ezkerparetan, (10:00) desfilea izanen da ezkerparetatik Plaza Berrira joaldunak aitzindari izanen direlarik, (10:45) Zanpantzarren auzia, (11:30) mutxikoak Rita Mutxiko taldearekin eta aperitifa. Euria balitz ezkerparetan eginen litzateke.
Inkesta interaktiboa
Otsailaren 21ean ostiralarekin (20:30), “La méthode Sherlock” inkesta interaktiboa proposatuko dute Andrea Redavid eta Paul Sperak. Hitzordua La Perle gelan emana da.