Herriz Herri - Luhuso (L) | 2025eko Otsailaren 13a
Herriko berri - 2024ko egoera zibila - Kermeza - Libertimendua
Herriko berri
Herriko Etxeak urte hastapen huntan egiten ari den obren berri eman du. “Eiheralde” programa aitzina doa, medikuntza gunea eta sozial egoitzak aurten bururatuko dira. 11 egoitza sozial eraikitzen ari dira, Bail Réel Solidaire-n bidez salduak dira. Errana izan denez badira oraino 4 egoitza saltzekoak direnak, interesatuek Office64 deitu behar dute (05-40-07-71-64).
“Amalurra” proiektuaren obrak hasiak dira. Gune horretan ostatua, tokiko ekoizpenen saltegia eta sozial-bizilekua izanen dira. Eraikina egurrezko zurez egina da, lastozko betegarriekin, panel fotovoltaikoak pausatuak izanen dira, bai eta euri urak errekuperatzeko ontzia.
2024ko egoera zibila
Sortzeak: Xalbat Vrignon Saint Pierre, Agathe Iputcha, Emy Etchebarne Mielczareck, Leire Laco Sourbé eta Extebe Carricart.
Heriotzak: Jean Mocho-Etchemendy, Roseline Merlier eta Félicie Etchegaray.
Ezkontzak: Peter Wijnen eta Pascale Parillaud, Jean-Baptiste Vrignon eta Isabelle St Pierre, Vincent Mongabure eta Anaïs Duclos, Pascal Bayol eta Chantal Davo.
Kermeza
Herriko kermeza otsailaren 23an iraganen da. Eguna mezarekin hasiko da (11:00), ondotik Harri Xuri gelan bazkaria iraganen da, Lagunak taldeak animaturik. Haurrentzat prezioa 10€ eta helduentzat 25€, etxera ere eramaiten ahalko da, erreserbatzeko 06-15-03-57-87 edo 06-14-07-17-02 deitu behar da.
Libertimendua
Polliki herriko dantza taldeak jakinarazten du Libertimendua otsailaren 23an iraganen dela.