Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Otsailaren 13a

Ihauteriak - Zinemaldia - Sorospenen formakuntza - Urtarrileko egoera zibila - Pilota - Errugbia

Ihauteriak%20-%20Zinemaldia%20-%20%20%20%20Sorospenen%20formakuntza%20-%20Urtarrileko%20egoera%20zibila%20-%20Pilota%20-%20Errugbia

Ihauteriak

Iraganen dira otsailaren 22an larunbatarekin Sarako gazteria ibiliko da etxez etxe egun guzian. 23an igandearekin (11:00) desfilea gaztetxetik plazarat, (12:00) Zanpatzarren auzia, kantu eta mutxikoak. (13:30) bazkaria, estufazko leihor azpian plazan, errugbi taldeak antolaturik menua: xerrikia, axoa patatekin, gasna eta pastisa, arno eta kafe, dena 20€. Hortako behar dira txartelak hartu aitzinetik zeren egunean berean ez da posible izanen. Salgai dira Herriko Etxeko ostatuan, Kafian edo errugbi zelaian. Ondotik (16:00) Andoni Oilokiegik eginen du kontzertua, euria bada Lur Berri gelan, hor ere ostatua izanen da.

Zinemaldia

Sarako Omordia gelan otsailaren 16an (17:00), “Udare erraldoiaren istorio harrigarria” ikusten ahalko da, Olhain ikastolak antolaturik, sarrera urririk.

Sorospenen formakuntza

Sarako Herriko Etxeak lehen sorospenen (1. maila) formakuntza proposatzen du 16 urtetik goiti duten herritarrentzat, martxoaren 22an larunbatarekin. Izena emanen duten lehen hamarrak hartuak izanen dira. Izen emateak: ccas.saran@gmail.com ahalaz edo Herriko Etxean 05-59-54-20-28. Lekua: Herriko Etxea, (8:30-12:30/13:30-16:30). Formakuntzaren prezioa: 55 euro. Bakoitzaren gain gelditzen den prezioa: 20 euro, gaineratekoa Sarako zentro sozialak bere gain hartzen du.

Urtarrileko egoera zibila

Heriotzak: Garbiso Joseph 90 urte Ibar Gainekoa 2025/01/03. Arizcorreta Pantxo 87 urte Elordikoa 2025/01/17. Rafflin Bernard 79 urte Bi Urtxintxekoa 2025/01/18.

Ezkontzak: Agosti Michel-Garibaldi eta Le Billant Gwenaelle 2025/01/18.

Pilota

Trinketean buruz buruka lehen mailan, Lecuona Aritz irabazle 40-28 Airetik-en kontra. Guruchaga Betti irabazle 40-28 Amikuzeren kontra. 4. mailan Iribarren Oihan galtzaile 38-40 Eskulariren kontra. Elizalde Lauran irabazle 40-28 Eskulariren kontra. Gazteak: Berasategui Unai irabazle 30-25 Atzarriren kontra. Alduntzin Kaiet irabazle 30-22 Atzarriren kontra. Martin Imaz Eneko irabazle 30-12 Urruñarren kontra. Herredia Unai irabazle 30-09 Urruñarren kontra. Union Basque batasunean 3. mailan: Agesta Joan – Errandonea Xan irabazle 40-20 Pays d’Orthe-ren kontra. Gazteak: Alduntzin Kaiet – Berasategui Unai irabazle 40-08 Herredia Unai – Marin Imaz Enekoren kontra. Gaztetxoak: Zabaleta Huerta Auritz – Saint Martin Andoni irabazle 40-14 Inthalatz-en kontra. Kimuak: Berasategui Andde – Lafitte Julen galtzaile 22-40 Urruñarren kontra. Zabaleta Huerta Auritz – Saint Martin Andoni galtzaile 14-40 Inthalatz-en kontra. Larrañaga Ekhi – Berasateguy Eñaut irabazle 40-11 Inthalatz-en kontra. Babace Leizagoien Oihan – Zabaleta Orhi irabazle 40-18 Goizeko Izarraren kontra. Andueza Agirre Peio – Bareyre Battit galtzaile 22-40 Abarratiaren kontra.

Errugbia

Sarak irabazi du 15-13 Thezenen kontra. Heldu den astean Saran St Pierre Du Mont taldearen kontra ariko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016