Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Otsailaren 13a

Heriotze - AIBAren biltzar nagusia - Kantaldi

Heriotze%20-%20AIBAren%20biltzar%20nagusia%20%20-%20Kantaldi

Heriotze

Duela 92 urte Pokoinean sortua, Marie Antchagno zendu da. Sei haurridetan zaharrena, bizia Uztaritzen iragan du. Hiru semeren ama, nahigabe handia jasan zuen seme baten heriotzearekin.Doluminak familiari.

AIBAren biltzar nagusia

AIBA elkartearen biltzar nagusia zortzi egunez gibelatua izanik, otsailaren 15ean ebiakoitzez, Amerikanoenean (20:00) iraganen da. 2024 urtearen bilanaren egiteko parada izanen da, besteak beste urrian iragan diren ate idekiak aipatuz. 2025. urteko animazione eta proiektuak ere elgarrekin aipatuak eta finkatuak izanen dira. Ibartar guziak gomit dira.

Kantaldi

Heldu den igandean, otsailaren 16an, Urepeleko elizan, ETB-k (Euskal Telebistak) kantaldia antolatzen du.Hor entzunen dira:Guy Saldubehere eta Magali Zubillaga, Miren Tristant eta Amaia Hirigaray, Menditarrak, Mikel Erramouspe eta Erramun Martikorena.Hitzordua arratsaldeko 15:00etan xuxen.Ondotik, Donostei Ikastetxeko Sunflowers taldeak bixkotx eta matahamiak salduko ditu. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016