Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 13a

Yaltako konferentzia (2/2)

Gilen Bacho

"The New York Times"-eko lehen orrialdea, 1945eko otsailaren 13an
The%20New%20York%20Times-eko%20lehen%20orrialdea_%201945eko%20otsailaren%2013an

Yaltan, Churchill eta Rooseveltek sobietarren eskaera guziak onartu zituztela eta Stalinen gezurrak sinetsi zituztela usu errana izan da. Baina "mito bat da" Andrew Roberts historialariaren arabera. Errealitatea (usu bezala!) "biziki konplexuago eta sotilagoa" zen, "akordio finalaren elementu bakoitzak beste guziak hunkitzen" baitzituen.


Stalinen garaipena?

Egia da sobietarrek indarra ematen zuen egoera batean zirela. Armada Gorria, bere sei milioi soldadurekin, Europa ekialde osoan hedatua zen, eta Poloniako lurralde guzietan. Horrek, dudarik gabe, Stalini indar anitz ematen zuen negoziaketetan. Mendebaldar aliatuek sobietarren beharra bazuten gerla irabazteko, Europan partikulazki baina ere Pazifikoan. Churchill eta Rooseveltentzat, sobietarren gerlan sartzea Japoniaren kontra lortzea helburu nagusi bat zen (amerikanoek ez zakiten oraino nuklear bonba egiazki ongi ibiliko zenez). Churchill eta Rooseveltek sobietarren parte-hartze osoa Nazio Batuen sorkuntzan eta lanetan lortu nahi zuten (haiek zuten proiektu hori pentsatu, 1941ean, Atlantikoaren kartarekin). Mendebaldar aliatuek eskaerak bazituzten ere eta Stalinen onarpena lortzeko puntu horiei buruz, sobietarren eskaera gehienak onartu behar zituzten. Hori akordio finalean agertu zen.


Bateratuak "nazismoa deuseztatu" arte

Lehenik, "alemaniar nazismoa eta militarismoaren deuseztatzea" helburu nagusia zela berriz errana izan zen. Baina, "alemaniar populuaren deuseztatzea ez (zela aliatuen) nahia" idatzia zen ere. Alemaniaren zatiketa hiru okupazio gunez (Estatu Batuen, Britainia Handiaren eta sobietarren artean) konfirmatua izan zen. Frantzia Yaltan ez zen gomitatua izan (De Gaullek hori zinez gaizki hartu zuen) baina erakusteko garaile den herri bezala kontsideratua zela, okupazio gune bat (Alemaniako mendebalde partean) Frantziari ematea erabakia izan zen. Poloniako muga berriak finkatuak izan ziren ere. Ez ziren gehiago 1939ko mugak, sobietarrek Poloniaren ekialdeko lurralde zenbait "hartu" baitzituzten. Orduan, Poloniak bere mendebaldean ziren lurralde zenbait ukan zituen, alemaniarren kaltetan (gerlaren ondotik, 12 milioi alemaniar historikoki alemaniar ziren lurralde horietatik abiatu ziren, biztanle desplazamendu handiena Europaren historia modernoan). Pazifikoan, sobietarrak gerlan sartzea Japoniaren kontra engaiatu ziren, Alemaniak galdu-eta hiru hilabeteren buruan. Trukean, sobietarrek Sakhalin islaren hegoa eta Kuril islak ukan zituzten. Nazio Batuen Erakundearen funtzionamendua finkatua izan zen ere. "Hiru Handiek" haien aulkia Segurtasun Kontseiluan, beto eskubidearekin, bermatu zuten eta Frantziari (britainiarreri esker) eta Txinari (amerikanoeri esker) aulki banaren ematea erabaki zuten. Konferentziako azken egunean, otsailaren 11n, Roosevelt eta Churchillek Stalinen adostasuna lortu zuten deklarazio baten egiteko, zeinean hiru potentziak "hauteskunde libreak" Europako herri guzietan antolatzea engaiatu ziren. Roosevelt eta Churchill inozenteak izan zirela pentsatu ahal izan da baina, memento horretan, inportanteena zen Alemaniari eta Japoniari erakustea aliatuak bateratuak izango zirela garaipen osoa arte. Horri buruz, Yalta arrakasta bat izan zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Ba ote dakixu? | 2025/05/22

Liberazioaren biharamunak Ipar Euskal Herrian (2/3)

Gilen Bacho

Buchenwald kanpamenduko liberazioa, 1945eko apirilean
Buchenwald%20kanpamenduko%20liberazioa_%201945eko%20apirilean

1945eko udaberrian, deportazioaren lehen lekukotasunak familietara heldu ziren, gutun bidez. Jean-Pierre Castaingts behaskandarrak, Larribarreko eskolako irakasle zena, bere familiari idatzi zuen, apirilaren 27an. Gerla denboran, erresistentzian sartu zen, lotura-agente gisa. Gutunak eta informazioak demarkazio mugan gaindi transmititzen zituen. Baina, 1943ko abenduaren 7an, Lyonen, non Brutus sarearentzat misio bat betetzen ari zen, Gestapoak atxilotu zuen.

Irakurri segida

3787. zbk

Azalekoa | 2025/05/22

Erretaulak biziberritzen

A.E.

Erretaulak%20biziberritzen

Jean-Claude Ayçaguer altzari maiasturua da, bere tailerra Donapaleun plantatua du. Badu hamar bat urte elizetako erretaula arraberritze lanetan ari dela. Tailerra bisitatzen ari ginela, Maite Estienne urreztatzailearen ezagutza egin dugu. Biekin solastatu gira.

Jean-Claude Ayçaguerren ibilbidea

Ebanistak betidanik zurarekin lan egiteko gogoa ukan duela erran digu. Ikasketak Baionan egin ondoren, Compagnons-ekin segitu zuen, 7 urtez Frantziako itzulia eginez. Euskal Herrira itzuli eta, ofiziale gisa plantatu zen Donapaleun, 1991n. Bakarrik lanean arizan zen 7 urtez, ondotik langile bat enplegatu zuen.

Zurezko sorkuntzez gain, konponketak ere egiten ditu.

Tailerrean aprendiz gazteak badira, gaur egun orotara 4 langile dira. Aprendizek eskolan lanbidea orokorki ikasten badute, tailerrean konponketa ere ikusten dute.

Teknika modernoak ezagutzeko, Jean-Claude Ayçaguerrek ikastaldiak egin ditu.

Erretaula berritze

Eraman zuen lehen lan handia Izurako Haranbeltz kartierreko kaperaren arraberritze lanetan parte hartzea izan zen, 2015ean. Izurako kapera klasatua izanik, Estatuaren kultur zerbitzua den DRAC-ekin (Direction Régionale des Affaires...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016