Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Apirilaren 24a

Aberri Eguna

Donibane Garaziko karriketan manifestazioa
Donibane%20Garaziko%20karriketan%20manifestazioa

Joan den igandean, Aberri Eguna Baxe Nafarroako hiri nagusian ospatu da, ehunka pertsona Euskal Herritik etorriak ziren. Eguerdi aldean manifestazioa iragan da, merkatu estalgian bururatu da hitzaldiarekin. Besteak beste errana izan da: “Azken bi urteetan bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak bat eginik elkarrekin antolatu dugu Aberri Eguna. Elkarrekin diogu, mugimendu abertzalean indarrak batu behar ditugula eta norabide berean lan egin gure proiektu abertzalea lau haizetara hedatzeko. Elkarrekin, baita ere, abertzaleetarik haratago, aniztasunean, lurraldeko eragile ezberdinen arteko lankidetzaren bidez, indartsuagoak baigira Euskal Herriko erronkeri elkarrekin aurre egiteko”.

Ondotik bazkaria eta animazio desberdinak antolatuak ziren.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/04/24

Hara ene bazka

Peio Jorajuria

“Literatura mirakulu bat da” dio Ahmat Altan turkiar idazleak. Badaki zertaz mintzo den. Giza eskubideen defendatzaile amorratu horrek Erdogan presidente autokrataren presondegia ezagutu du, baina kartzelan ere idazten segitu du. “Literaturaren bidez, presondegia, botere politikoa, botere judiziala, polizia... horiek denak baino indartsuago sentitzen naiz eta libreago” dio ere. Munduan gaindi ugaltzen ari dira Erdoganen gisako harrapariak, edo “predatoreak” Giuliano de Empoli italiar idazleak dioen bezala (“L'heure des prédateurs”, 2025). Baina harrapari horien aitzinean ere literatura libratzaile da. Edozein literatura motak, edozein tokitan, bihotz barneko sentimenduak askatzen ditu.

Joan den astelehenean, Sarako Idazleen biltzarrean, zer loria! Gorago aipatutako harraparirik ez badugu ere hemen gaindi, orainokoan bederen, heme...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016