Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Apirilaren 24a

Antzerkia - Dantza ikusgarria

Tio Teronen Semeak taldea
Tio%20Teronen%20Semeak%20taldea

Antzerkia

Tivoli konpainiak apirilaren 26an (20:30), Hodi Aldean gelan bere azken obra emanen du. Jaz etorri ziren “Couple ouvert à deux battants” obra ematera. Aurten beste ikusgarri bat emanen dute, sorpresa izanen dena. Lekua atxikitzen ahal da 06-63-77-43-82 numerora sms bat igorriz.

Dantza ikusgarria

Maiatzaren 3an, Urtsuko Xoriak dantza taldearen 45 urteen kari, dantza ikusgarria proposatua da. Urtsuko Xoriak taldeko gazteen emanaldiarekin hasiko da (18:00), ondotik taloak eta ostatua izanen da. Tio Teronen Semeak gipuzkoar musika eta dantza taldeak, tradizionala eta umorea uztartzen dituen ikusgarria eskainiko du. Gaua bururatuko da mutxikoekin Saltoka taldeak lagundurik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Gure Hitza | 2025/04/24

Hara ene bazka

Peio Jorajuria

“Literatura mirakulu bat da” dio Ahmat Altan turkiar idazleak. Badaki zertaz mintzo den. Giza eskubideen defendatzaile amorratu horrek Erdogan presidente autokrataren presondegia ezagutu du, baina kartzelan ere idazten segitu du. “Literaturaren bidez, presondegia, botere politikoa, botere judiziala, polizia... horiek denak baino indartsuago sentitzen naiz eta libreago” dio ere. Munduan gaindi ugaltzen ari dira Erdoganen gisako harrapariak, edo “predatoreak” Giuliano de Empoli italiar idazleak dioen bezala (“L'heure des prédateurs”, 2025). Baina harrapari horien aitzinean ere literatura libratzaile da. Edozein literatura motak, edozein tokitan, bihotz barneko sentimenduak askatzen ditu.

Joan den astelehenean, Sarako Idazleen biltzarrean, zer loria! Gorago aipatutako harraparirik ez badugu ere hemen gaindi, orainokoan bederen, heme...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016