Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2025eko Apirilaren 24a
Lakako lasterkaldia
Pazko egun huntan iragan da Lakako lasterkaldia, 23 kilometro eta 1.300 metroko desnibelarekin. 500 lasterkarik emana zuten beren izena bainan 435 dira bakarrik abiatu Baigura gainean gaindi ibiltzeko. Joan den urteko irabazdun bera izan da Damien San Martin, hunek lasterkaldi guzia aitzinean eremanik. Bigarren heldu da Benoit Semerena (+ 1’45”) eta hirugarren Pantxo Saint-Martin (+ 3’40”). Emazteetan Marie-Laure Dumergues nagusitu da, Maud Combarrieu eta Mirentxu Le Bourbasquet-en aitzinean. Ortzaiztar batzuk ere balentria ederra egin dute: gizonetan Jon Jaunarena (hamaseigarren 2:11:17) eta emazteetan Maite Casiriain (seigarren 2:34:57).
Gizonen sailkapena: 1. San Martin Damien (1:58:21); 2. Semerena Benoit (2:00:06); 3. Saint Martin Pantxo (2:01:41); 4. Darguy Remi (2:02:18); 5. Erramoupe Iñaki (2:02:25); 6. Bourdillat Thomas (2:02:33); 7. Guilçou Michel (2:03:33); 8. Pourtau Mathieu (2:07:17); 9. Fontenieu Antoine (2:10:04); 10. Quettier Alexandre (2:10:18).
Emazteen sailkapena: 1. Dumergues Marie-Laure (2:25:33); 2. Combarrieu Maud (2:26:47); 3. Le Bourbasquet Mirentxu (2:27:09); 4. Marty Léa (2:31:54); 5. Aguerre Lilou (2:32:39); 6. Casiriain Maite (2:34:57); 7. Etchemendy Elena (2:40:12); 8. Choury Léa (2:42:03); 9. Lorival Clara (2:43:06); 10. Iralde Lea (2:43:14).