Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Kukumarro

Xarles Videgain

Karrika

Noiznahi erabiltzen dugun hitza dugu "karrika" hitza. Jende izenetan agertzen da karrika, Karrikaburu, Karrikondo, Karrikart, Karrikarte, Karrikiri, Iparraldean haatik gehienetan. Hegoaldean "kale" da ezagunena. Ez Baztanen haatik han "karrike" entzunen baitugu segurki. Euskaldun anitzek gauza bat baizik ez dute hartzen karrika izenarekin, hots halako bidea bezalakoa, bi bazterretan etxeak eta bastizak dituela. Egia da hori karrika dela, baina karrika euskaraz ez da hori bakarrik.

Karrika hitzarekin gertatu dena Gaskoinak ere egin du konparazione. Carreire hitzarekin horra zer bilakatu den: Erdi Aroan "carreire" deitzen zuten karrika hertsi bat, gaizki harriztatua edo gaizki lauzatua. Eta gero carreire izan da hiri batean den bide handia, erdiko bidea, hots gure karrika bezalakoa.

Euskaraz karrika deitzen da eliza edo Herriko Etxearen inguruan dagoen etxe multzoa, burgoa deitzen ahal dena edo ere elizatea. Elizatea ez da ate bat, Herriko Etxe multzoa da, multzo hori ttipi izanik ere dozena bat etxe bildurik direlarik. Ate hori ez da borta bat: zuberotar batek oraino athea erran liro multzoa adierazi nahiz, egurrate bat edo dühülate bat (diru asko behar da). Halako herri batean karrikan bizitzen banaiz, erdiko partean bizi naizela erran nahi du eta ez bazterretxe batean, kartier batean, etxau batean, ez deskart batean. Oroitzen naiz Sohütan nola Marcellin Hegiaphalek erran zidan izigarri ontsa bereizten zituela, karrikan bizi zirenak, hots karrikesak eta karrikatik urrunbizi zirenak, hots etxautesak. Bera baitzen pastoraletako errejenta, ondoko pastoralean giristino nor izanen zen eta nor Türk, berak hautatu behar zuen eta arizalegaiak ibilarazten zituen bere aitzinean. Karrikes gehienak biziki hobeki ari omen ziren eta giristino gisa ariko ziren pastoralean, aldiz etxautesek ba omen zuten malestruk aire bat eta on ziren Türk izateko. Nahiz ene iduriko Türkak biziki ongi ari diren. Ez ziren guziz ados errejentaren hautuarekin baina xardio mardioka ari baziren ere, errejentak errana errespetatzen zuten. Beraz karrikak, herriko erdian zen lekuak bazuen halako maila bat.

Zuberoan berean gure hiri erdiko bidea, hots karrika ez da karrika deitzen. Mauleko edo Atharratzeko arrüak aipatuko dira izendatzen.

Azen ontzeko, karrika ez da beti hirian izan behar. Izan daiteke bide txar bat, barna dena, lohiz betea eta partikulazki karrika deitzen zen errebidetik laborari etxe baterat joaiten zena. Lehenik bide handiak, errebideak gudronatzen ziren eta gertatzen zen karrika buru batean bizi zen etxeko batek merari erraitea: "Errak noiz duk gure karrika hori gudronaraziko?". Horrek esplikatzen du Karrikaburu etxeak badaudela biziki urrun elizatetik hala nola Pagolan Kharrikabürü, hura baita kasik Oxkaxeko lepoko maldetan. Karrikaburu, bide tzar baten buruan beraz. Bada beste hitzik prefosta bide barna eta lohitsuaren deitzeko eta hori "inta" da, Angelun gaskoinezko hitza baita, Kintau.

Karrika entzun gindiro ere zerbait gaizki egiten delarik edo eta huts egiten delarik. "Karrika egin du" erraiten da. Nik uste nuen karrika egitea zela kanpaina uztea eta hiri handietara joatea baina oker nindagon eta karrika egitea funtsean birletan ikusten da. Zure bola (izena ahantzi dut) igortzen duzularik birlak aurtiki nahiz, bihirik ez baduzu hunkitzen norbaitek erran lezake: "Karrika egin duzu". Porrot egitea da.

Bada beste mintzatzeko manera aski ausarta, gizonek erabil lezaketena ostatuan gehienik. Norbaitek baso bat edaten duelarik erraiten ahal zaio: "hire osagarriari!" eta hauxe da arrapostu bipila: "Bai eta hire karrika beltzari!". Karrika beltz hori tripara joateko ardoak hartu behar duen bide itsua delakoan. Ez da biziki leguna baina harekin ez dezakegu ahantz karrika zer den.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/07/03

Kukumarro

Xarles Videgain

Txupinazo, dupina, eltzea eta lapikoa

Sukaldean, salda edo zopa edo beste egosarazi nahi delarik, zein ontzitan egiten den aipatzen da hiru izen hartuz: dupina, eltzea eta lapikoa.

Lapikoa bizkaieraz erabiltzen da gehienik, Gipuzkoako herri gutitan ere bai. Eltzea erdialdean, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta ez da guziz ezezaguna Lapurdin. Azkenik eremu handiena hartzen duen hitza dupina da bere aldaerekin: tupin, tupiñ, topin, topi, topiñ, diphiñ, Zuberoan entzuten den thipiña ahantzi gabe. Ez da bakarrik Iparraldeko hitza, Nafarroan ezaguna delako, eta Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga inguruan ere herri andana batean tupiñ baita sukaldeko tresna hura. Nafarroa Beherean hitza "d" batez hasten da (dupin) eta forma zaharra da, eta beste eremu guzietan "t" edo...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/07/03

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

5.eko ikasle batzuk booktrailer lehiaketan!

"Booktrailer" bat, quâ€es aco?

Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den "trailerra" bezala, liburu baten inguruan ere "booktrailer" bat egin daiteke, Canva edo E-movie programak baliatuz.

Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa muntatu dute, bigarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente eta Donibane Lohizuneko Ravel ikastegietako klase banarekin lehian, Piarres Larzabal kolegioko 5.Bkoek parte hartzeko aukera ukan dute.

Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu " euskaraz, noski ", gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den ekainaren 13an, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.

Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik ikastegi bakoitzeko talde batek sari bat irabazi du, Piarres...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/07/03

Haziak mintzo

Largente eskolako CM1 elebidunak

Haziak%20mintzo

Largente eskolako ikasleak dantzan

Gure dantza proiektua kolegioko laugarrenekin, Scène Nationale du Sud Aquitaine eta Bilaka kolektiboaren kolaborazioarekin egin dugu.

Lehenik, otsailean, arrats batez, Bilaka kolektiboaren "Bezperan" sorkuntza ikusi dugu Michel Portal antzokian. Bazen dantzari bat Arthur deitzen zena. Berarekin, eskolan, dantza tailerrak egin ditugu eta saio anitzen ondotik, dantza bat sortu dugu.

Maiatzaren 16an, denek elgarrekin autobusa hartu dugu Donostiarat joaiteko. Laugarrenek bozgorailu bat eraman zuten beraz musika eman dute bidaia guzian.

Ibilaldi ttipia egin dugu mendixka ttipi baten igotzeko, handik Donostia hiriko bista ederra zen. Gero, San Telmo Museoaren zati bat bisitatu dugu, museo biziki handia baita. Zentroko Trinidade plazan piknikatu dugu eta jostatu gira.

Arratsaldean, museorat berriz joan gira errepika baten egiteko. Anartean, publikoa arribatu da. Museoko...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/07/03

Haziak loratzen

Pantxika Amelinazalea

Haziak%20loratzen

Amelinaren bizian asmatua den zerbait bada. Zer den asma dezakezu?

Ni, Amelina Devant Le Gall, emakume indartsua (1/2)

Duela aspaldi hil nintzen baina nire arimak beti Baionan geratu nahi du nire bihotzeko herria delako. Nire arimari Baionan gaindi ibiltzea biziki gustatzen zaio. Nahiz eta aldaketa anitz izan, nire auzo gogokoenak lehen bezala aurkitzen ditut baina orain, gauza ikusgarriak pasatzen ari dira eta kontatuko dizkizuet.

Amelina deitzen nintzen. Baionatik urrun baina ozeanotik hurbil sortu nintzen, Bresten, 1887ko azaroaren 7an. Zortea ukan nuen nire Le Gall familia alaia eta maitagarria zelako. Nahiz eta pobreak izan, pozik ginen etxean.Nire gurasoek Bresteko portuanlan asko egiten zuten eta ez genuen sekulan goseaz sufritu, haien lan baldintzak hobetzeko grebetan parte hartzen zutenean izan ezik.Garrantzitsuena irakasten ziguten: elkartasunaeta askatasuna. Nire...

Irakurri segida

3793. zbk

Azalekoa | 2025/07/03

Irisarriko kabalkada ate joka

A.E.

Irisarriko%20kabalkada%20ate%20joka

Duela hamahiru urte ospatu zen azkenekoz Irisarriko kabalkada. Kultura, euskara eta herritarren arteko elkartasuna berriz pizteko asmoz, kabalkada Irisarrira berriz itzuliko da bi emanaldirekin, bata uztailaren 13an (17:00) eta bestea 19an (17:00). 2012ko kabalkada tobera formatuan izan bazen, aurtengoa zirtzilkeria eta libertimendu formatuan izanen da. Aña Hauscarriague eta Iban Darrieumerlou kabalkadaren bi antolatzaile gazteekin elkartu gira, aurtengoaz gehiago ikasteko.

Proiektuaren antolaketa

Aña Hauscarriague 25 urteko irakasle irisartarra da, dantzaz eta jantzietaz arduratzen da. Iban Darrieumerlou berriz, 29 urteko laborari irisartarra da, dantza irakasle eta dantzaria da.

Kondatzen ziguten Bildu elkarteak duela kabalkada antolatzen, 5 kide gaztek osatzen dutena, beste laguntzaile andanaren laguntzarekin. Elkartea kabalkadaren proiektua buruan ukanez sortua izan zen duela bizpahiru urte.

Aña Hauscarriaguek zioen kabalkadak leku handia duela Irisarrin, XX. mendean baita 2012an ere egin baitzen. Aurten proiektu hori berriz muntatzeko gogoa piztu da, herritarrak berriz elkartzeko xedearekin. Bilkura publikoa egin ondoren, jendeak bere baitatik izena eman du, anitz dira motibatu direnak. Orotara 140 bat dantzarik parte hartuko dute, 19 antzerkilarik, 16 musikarik eta 30 kantarik. Horrez gain, 80-100 bat kideko laguntzaile sare handia ere zenbatzen da, besteak beste, komunikazioan, mintzaldietan, diru...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016