Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2025eko Maiatzaren 08a

Euskaraldia

Euskaraldia

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25a arte iraganen da. Arberoa ibarreko herri eta elkarteek egitarau aberats eta anitza proposatzen dute.

Maiatzaren 16an ostiralarekin bertso afaria proposatua da Izturitzeko Artetxean. Jon Maia eta Sustrai Colina entzuteko, tokiak erreserbatu 06-31-64-60-88 zenbakira deituz.

Maiatzaren 18an igande goizarekin, pilota esku-huska ezkerpareta xoko txapelketa proposatua da Donoztiriko Sanokin. Abarratia eta Denek Bat elkarteek antolatzen dute, 2 maila gazte eta helduentzat, izenak tokian berean hartuko dira (9:00).

Maiatzaren 20an (19:00), mintzaldia proposatua da Donoztirik Sorhapuru etxean Eñaut Etxamendiren obraz Itziar Madinak egin tesiaren aurkezpenarekin eta Eñaut Etxamendiren presentziarekin.

Azkenik, maiatzaren 21ean igande goizarekin ibilaldia proposatua da Donamartiriko plazatik (10:00) abiatuko dena. Marie-Luce Garat eta Jean-Marc Durruty herri kondalariak Arberoako historiaz arituko dira. Bukatzeko piknika partekatu baten inguruan finituko da.

Beraz, txapak hartu eta zatozte nonbrean!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/05/08

Eta gero zer?

Ainhoa Etchenique

Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozial edota euskara gehiago erabiltzeko ariketa praktikoa egiteko proposamena da. Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta Euskal Herri osora hedatuz. Aurtengo edizioa 4. izanen da, maiatzaren 15etik 25era iragaitekoa da, 11 egunez orotara.

11 egun horietan, herritarrek ahobizi edo belarriprest gisara parte hartuko dute. Ahobizi euskaraz hitz egiten dutenak izanen dira, euskaraz aritzea eta ingurukoak euskarara animatzea ukanen dute helburutzat. Belarriprest berriz, euskara ulertzen dutenak baina hitz egiteko ohitura ez dutenak izanen dira. Euskara entzun eta ulertzea ukanen dute helburutzat.

11 egun epe motza da, motzegia ohidurak osoki aldatzen lortzeko hain segur. Baina euskararen inguruko kontzien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016