Euskal diaspora | 2026ko Otsailaren 12a

Santa Ageda kantari, Sutter Yuba, Salt Lake eta San Frantziskoko elgarretaratzeak

Joseba Etxarri

BOISEko Euskal Etxe aitzineko bi banderen azpian, Santa Agedako kantariak
BOISEko%20Euskal%20Etxe%20aitzineko%20bi%20banderen%20azpian_%20Santa%20Agedako%20kantariak

BOISE, IDAHO. Iragarri bezala, Santa Ageda edo Agate Deuna besta eta kantaldia otsailaren 4ko astean egin zen Diasporako leku batzuetan. AEBko Boisen, bi hitzordurekin, lehena astelehenez, hiriko Basque Block euskal auzoan, euskara ikasleekin, hogei bat kantari makilekin kobla tradizionalak kantaturik; eta ondoren, Santa Ageda bezperan, asteazkenean, Boiseko Ikastolako umeek kantaturik, kasu huntan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kantua, “Oles, oles lurra esna zaitez”, Garazi eta Maddi andereñoek lagundurik. Egun berean, Valentziako Euskal Etxekoak, euskara ikasleak heien baitan, Euskal Etxe inguruko karriketan kobla tradizionalak eman zituzten. Madrilen ere, Euskal Etxeak deiturik, Madrilgo Euskal Abesbatza eta Txistulari Taldea partaide, euskara ikasleak eta jende gehiago kopuru ederrean hiriko karriketan barna ibili ziren kantuz.

SUTTER, KALIFORNIA. Ondoko asteburuan, otsailaren 7an, bi besta handi AEB Mendebaldean. Bereziena aipatuko dugu lehenik, aurten 50 urte bete baititu egun Sutter Yubako Euskal Txorizo Lehiaketa bezala ezagutua den elgarretaratzeak, Sutter Yubako Euskal Elkartea antolatzaile. Kalifornia iparraldeko eskualde huntan ez da euskal etxerik, baina hitzordu hunek elgarretaratzen ditu bertako euskaldunak, bost familia abiatzaile: Arostegui, Belza, Bidegain, Etcheverry eta Juanarena. Ekitaldiak 150 bat pertsona bildu zituen. Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxeko dantzari tipiek dantzatu zuten, Stephanie Etcheverria Younger zuzendari. Txorizo Lehiaketak 25 txorizo/lukainkagile batu zituen, eta irabazle Gridley Kaliforniako Chad Bidegain izan zen. Komunitate giroko egun ederra.

SALT LAKE CITY. Egun berean SLCn, urteroko Utah-ko Euskal Etxearen “Euskal Afari eta Dantzaldia”. Bertaratzen direnak amerikanoak dira ia guziak, eta huntarik ateratzen den sosak laguntzen du gehienik Euskal Etxeko urteko buxeta aitzinarazten. Jendez mukuru, ohi bezala euskal afari ederra Euskal Etxeko sukaldariek prestatua, eta dantza ikuskizuna “Utah-ko Triskalariak” taldearekin. Musika, Boiseko “Hori Bai” euskal musikari banda gazteak jo zuen. Lan bikaina guzien artean egina.

SAN FRANTZISKO. Gaurko azkena, heldu den asteburukoa San Frantziskon: Gure Euskal Etxearen 44. urteurreneko Besta, ebiakoitz-igandean. 2MGko Euskal Beteranoen Memoriala non eginen duten aurkeztuko dute NABOk eta Pedro Oiarzabal ikertzaileak, eta asteburu osoan, pilota partidak, kalitatezko bazkari-afariak, zinema, Kontrabanda taldea EHtik jinik, klika, dantzariak, korala, kantua, meza, eta SFOko Bizi Emankorra saria Valerie Arrechea, Christian Iribarren eta aita Rene Iturberi. Baina horri buruz, heldu den astean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3821. zbk

Azalekoa | 2026/02/12

Inauteria eta hartzaren iratzartzea

Pantxika Dalia

Inauteria%20eta%20hartzaren%20iratzartzea

Pirinioetako kulturetan, hartzaren iratzartzeak udaberriaren itzulera eta neguaren amaiera iragarri izan ditu aspalditik. Garai paganoetatik, kristautasunaren aurretik, une berezi horiek aukera eman dute kodeak, arauak eta gizarte-hierarkiak zalantzan jartzeko. Denboraldi hau inauteria izenez ezagutzen da. Euskal Herrian eta Biarnon, betidanik bizi izan dira inauteriak eta horrela, errituen transmisioa gertatu zen, belaunaldiz belaunaldi.

Gainera, 1990ko hamarkadan, elkarte euskaldunek eta biarnesek garatzen eta indartzen zituzten inauteriak. Gazteek eta zaharrek erritu horiek errotu zituzten gaurko errealitatean, dinamika kulturala sortuz. Horrela, inauteriei leku garrantzitsua eman zieten kulturan, folklorea egin gabe.

Antzekotasun anitz daude Biarnoko eta Euskal Herriko inauterien artean. Historiak erakasten digu Pirinioetako herriak antzinako Baskoniako parte zirela. Etimologiaren ikuspuntutik, posible liteke “Biarne” hitza “Behera” euskal hitzetik etortzea....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016