Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Otsailaren 26a
Korrika kulturala - Errobiko ur-bazterren garbiketa - Tailer numerikoak
Korrika kulturala
Ostiral huntan, otsailaren 27an da hitzordua Itsasun, Sanoki gelan (20:30), "Adriene Bergson-Johnson" emanaldiarekin, Itzuli konpainiak eskainirik.
Errobiko ur-bazterren garbiketa
Euskal Elkargoak Zero Hondakinen Errobiaren 11. edizioa antolatzen du, hondakinak oinez, rafting edo kayak bidez biltzeko goiza, Errobi ondoan, martxoaren 8an, igandez (9:00-13:00). Bolondresek martxoaren 5a arte eman dezakete izena.
Aurten, bolondresek 9:00etan dute hitzordua ondoko bi tokitan:
- Garaziko Jai Alai tokian: Azkarate eta Ortzaize artean, oinez edo raft-moldean eginen da garbiketa.
- Haltsuko geltokiko aparkalekuan, oinez eginen da garbiketa Larresoron.
Parte hartzeko baldintzak:
Poltsak eta eskularruak hornituak dira.
Raft eta kayak: igerika jakin behar da eta gutienez 12 urte ukan. Oihala eta bainujantzia ekarri behar dira.
Oinez: botak eta ordezko jantziak.
Izena emaitea posible da martxoaren 5a arte, Inscription NIVE ZERO DECHET xerkatuz.
Garbiketaren ondotik, lagunarteko denboraldia antolatua izanen da parte hartzaile guzien artean.
Tailer numerikoak
Herriko GEUZ edo CCAS batzordeak, Fibre 64 elkartearen laguntzarekin, hobekuntza tailerrak antolatzen ditu ordenagailuan, tabletan eta telefono mugikorrean trebatzeko, lau asteazkenez: martxoaren 11n, 18an, 25ean eta apirilaren 1n.
Xehetasunak eta izen emaiteak: Herriko Etxean, otsailaren 27a arte.
Deneri idekiak eta urririk!











