Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Otsailaren 26a

Heriotze: Léonie Soulé

Landarteko Léonie Soulé zendu da joan den astean. 65 urte beteko zituen heldu den maiatzean. Bizi osoa etxekoen artean iragan du, amultsuki inguraturik. Zortzi haurrideetarik gazteena zen. Duela bi urte pasa, hartaz hainbeste arduratzen zen Kattalin ahizparen galtzea kolpe gogorra izan zitzaion. Familiak Irisarrin baititu erroak, herri hortako elizan egina izan zaio azken agur kartsua joan den astearte arratsaldean. Familia guziak, eta berezikiago Uztaritzeko eta Ortzaizeko gure berriketari Beñat eta Peio anaiek, har ditzatela gure atxikimenduzko agurrik zintzoenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3822. zbk

Gure Hitza | 2026/02/19

Hautesleak duen boterea

Menane Oxandabaratz

Herriko bozak hurbiltzen ari dira. Herriko Etxea bizitza demokratikoan funtsezkoa da. Edozein erakunde publiko izan: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Elkargoa ala Herriko Etxea, garrantzitsuak dira. Haurtzaindegiek, eskolek, arta-etxeek, elkarteek… ongi ibiltzeko diru publiko laguntzak beharrezkoak dituzte eta azpiegitura publikoak ezinbestekoak dira.

Erakunde publikokoetako hautetsiek, izan ingurumenean, lurraren zaintzan, etxebizitzan eta sozial sailean, politika publikoak adostu behar dituzte. Ondoko belaunaldientzat erabaki arduratsuak hartzea beharrezkoa da.

Hartu norabide batzuekin ez delarik ados, erresistentzia mugimenduak sortzen dira. Kontrabotere herritar elkarteek manifestazioak eta desobedientzia ekintzak antolatzen dituzte. Kanboko Marieneko lur espekulazioaren inguruan den gatazka adibide ona da, mugimenduak eta sindikatuak proiektuaren kontra borrokatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016