Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 27a
Errepublikako presidentearen hitzek eztabaidak berotu zituzten abortatzeari buruz. Borroka hedatu zen karriketan eta prentsan. Ehunka medikuk abortatzeak praktikatu zituztela idatzi zuten eta legearen alde engaiatu ziren (partikulazki MLAC elkartean). Alderantziz, beste mediku zenbait abortatzearen kontra engaiatu ziren (Lejeune doktoreak "Laissez-les vivre" elkarte kontserbadorea sortu zuen).
Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 20a
Duela 50 urte, 1974ko azaroaren 28an, eztabaida zinez gogor baten ondotik, biltzar nazionalak nahitarako abortatzea baimentzen zuen legea, "Veil legea" deitua, bozkatu zuen eta 1975eko urtarrilaren 17an promulgatua izan zen. Borroka luze baten emaitza izan zen.
1920ko lege zapaltzailea
Ordu arte, abortatze...
Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 13a
Yaltan, Churchill eta Rooseveltek sobietarren eskaera guziak onartu zituztela eta Stalinen gezurrak sinetsi zituztela usu errana izan da. Baina "mito bat da" Andrew Roberts historialariaren arabera. Errealitatea (usu bezala!) "biziki konplexuago eta sotilagoa" zen, "akordio finalaren elementu bakoitzak beste guziak hunkitzen" baitzituen.
Stalinen...
Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 06a
Duela 80 urte, 1945eko otsailaren 4tik 11ra, "Hiru Handiak", Roosevelt, Estatu Batuentzat, Stalin, Sobietar Batasunarentzat, eta Churchill, Erresuma Batuarentzat, Krimeako itsasbazterreko bainu oporleku batean, Yalta deitua, elkartu ziren gerlaren ondoko mundua antolatzeko.
Sobietarrak indarra ematen duen egoeran
Yaltako konferentzia gerla denborako konferentzia handiena izan...
Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 27a
1944ko lehen hilabeteetan, deuseztatze kanpamenduak deseginak izan ziren salbu Birkenaukoa, non deuseztatzea segitu zen 1944ko azaroa arte. 1944ko maiatzaren 15etik uztailaren 9ra, 440.000 judu, gehienak hungariarrak, Auschwitz-Birkenaura deportatuak izan ziren eta gasez itoak.
"Heriotzaren ibilaldia"
Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 20a
1942ko udan, gero eta judu gehiago deportatu ziren Auschwitz-Birkenaura (Vel d'Hiv-eko sarekada memento horretan gertatu zen). Birkenaun, SSek bigarren gas ganbara baten eraikitzea erabaki zuten, beste etxalde batean. Gainera, tifus epidemiaren ondotik, SSek Erfurt-eko "J.A. Topf et Fils" enpresari lau krematorium (gas ganbarekin, arropak kentzeko gela eta "labe" zenbait) eraikitzea manatu zuten, eta 1943ko ekainerako eginak izan ziren.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016