Ba ote dakixu? | 2024ko Abenduaren 12a

Pariseko Notre-Dame katedrala (3/3)

1789ko Iraultzarekin, katedrala, ordu arte artzapezpikutegiaren jabetza zena, nazioaren eskura jarri zen, elizaren ontasun guziak bezala. Orduz geroztik, Estatua katedralaren jabe egon da.

Ba ote dakixu? | 2024ko Abenduaren 05a

Pariseko Notre-Dame katedrala (2/3)

XIII. mendearen erdian, Pariseko Notre-Dame baliagarria zen baina obrak segitu ziren oraino mende batez. Renaud de Corbeil apezpikuak (1250-1268) oraino estilo erromanikoan (garratzegia jujatua zena) ziren parteak estilo gotikoan (aberaskiago apaindua zena) berriz eraikitzea manatu zion Jehan de Chelles obralariari.

Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 28a

Pariseko Notre-Dame katedrala (1/3)

Abenduaren 8an, duela bost urte gertatutako izugarrizko sutearen ondotik, Pariseko Notre-Dame katedralaren ateak berriz irekiko dira. Jendea, mundu osotik jinik, fededun ala ez, berriz sartzen ahalko da otoitz leku enblematiko horretan, kasik 900 urteko historia duenean.

Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 21a

Jaurès-en duelua Euskal Herrian! (2/2)

1904ko abenduaren 6an, goiztirian, ezohiko mugimendua bazen Hendaiako karriketan. Talde ttipi zenbait osatzen ziren eta hain fite barreiatzen. Jestu handiekin baina ahapetik mintzatuz, biztanle guziek ber galdea zuten: Jaurès eta Deroulède non borrokatuko dira?

Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 14a

Jaurès-en duelua Euskal Herrian! (À‚'½)

Duela ehun eta hamar urte, 1904ko abenduaren 6an, Euskal Herrian, Hendaian, gertakari berezi bat iragan zen: duelu bat bi frantses lider politikoren artean, Paul Deroulède eta Jean Jaurès. Nola Jaurès bezalako bakezale batek duelu armatu batean parte hartu ote zuen, Euskal Herriko xoko batean?

Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 07a

Jaurès hil dute! (4/4)

Austriaren gerla deklarazioaren ondotik, Jaurès, uztailaren 29an, Bruselan zen, urgentzian sozialisten nazioarteko bulegoa belgikar hiri nagusian antolatua izan baitzen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016