Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 05a
Duela 80 urte, 1944ko udan eta udazkenean, Normandiako eta Proventzako Aliatuen lehorreratzeeri esker, baina ere barneko erresistentziari esker, Frantzia libratua izan zen.
Ba ote dakixu? | 2024ko Agorrilaren 29a
1944ko udan, Frantziako iparraldean, Normandiako lehorreratzearen ondotik, alemaniar erresistentzia programatua izan zen baino azkarragoa gertatu zen. Agorril hastapenean, aliatuek ez zuten Normandia osoa oraino libratua (Caen uztailaren 9an libratua izan zen, baina Le Havre bakarrik irailaren 12an). Alemaniar posizioak ahultzeko Frantziako iparraldean (eta Alemaniari buruzko bidea irekitzeko), lehorreratze berri baten eramatea Frantziako hegoaldean erabakia izan...
Ba ote dakixu? | 2024ko Agorrilaren 01a
1936ko "ahalkearen jokoak" lehen joko modernoak izan ziren ere, lehen aldikoz Jokoak telebistan erakutsiak izan baitziren. Munduaren aurrean, eta Hitlerrenean, Jesse Owens-ek, 100 metroko lasterketa irabaziz, "arraza ariarrak" nagusitasunik ez zuela erakutsi zuen (eta amerikar segregazionisteri "xuriek" nagusitasunik ez zutela). Hiru kamara erraldoi olinpiar estadioan instalatuak izan ziren. Kanoi forma bazuten. Hiru urte geroago, egiazko alemaniar kanoiek 2. mundu gerla piztu...
Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 25a
1914ko ekainean, Pierre de Coubertin-ek olinpiar bandera presentatu zuen: bost olinpiar eraztunek bost kontinenteak irudikatzen dituzte. Sinbolo unibertsala, munduko herri guzien batasuna erakusteko. Nehork ez zakien oraino lehen mundu gerla piztuko zela uda bukatu aitzin. Olinpiar bandera berria, azkenean, 1920ko Anberesko Joko olinpikoetan airean ibili zen.
Duela ehun urte, Parisko Jokoak
Lau urte berantago, 1924an, Parisek zituen Joko olinpikoak...
Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 18a
1.500 urtez debekatua izan ondoren, 1896an, Joko olinpikoak berpiztu ziren. Ez Olinpian baina Grezian halere, Atenasen. Lehen edizio horrentzat, ez zen popular olderik izan baina errege (eta lehenik Greziako erregea, Georges I.a), printze eta aristokrata anitzek Jokoen lehiaketak segitu zituzten.
"Citius, Altius, Fortius"
33 urterekin, Pierre de Coubertin-entzat ospe handiko bururapena zen. Lau urte lehenago presentatu proiektua, eszeptizismo orokorrean,...
Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 11a
Aitzinaroko Joko olinpikoak mila urtez antolatuak izan ziren. 393an (Jesus-Kristoren ondotik), Teodosio I.ak (lehen enperadore katolikoa), giristinotasuna erromatar inperioaren erlisio bakarra bezala proklamatu zuen eta pagano kultuak debekatu zituen, haien artean Joko olinpikoak, Zeus ohoratzen baitzuten. Baina Jean-Manuel Roubineau historialariak Jokoak 420ko hamarkada arte antolatuak izan zirela pentsatzen du: "Atletiko lehiaketendako greziar zibilizazioaren (iluntzean zena gainera)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016