Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 19a
1944ko agorrilean, alemaniar okupazioaren lau urte luzeren ondotik, Liberazioaren tenorea zen ipar Euskal Herriarentzat baina ere gaur deitzen dugun "Akitania Berria" lurraldearentzat, non erresistenteek bakarrik, aliatuen armadaren laguntzarik gabe, borroka eraman zuten.
Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 12a
Normandiako eta Proventzako lehorreratzeekin, alemaniarrak Frantzia hego-mendebaldetik eta Ipar Euskal Herritik abiatu behar ziren. Erresistente mugimenduek memento hori igurikatua zuten luzaz eta orain ofentsiba eraman zezaketen.
Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 05a
Duela 80 urte, 1944ko udan eta udazkenean, Normandiako eta Proventzako Aliatuen lehorreratzeeri esker, baina ere barneko erresistentziari esker, Frantzia libratua izan zen.
Ba ote dakixu? | 2024ko Agorrilaren 29a
1944ko udan, Frantziako iparraldean, Normandiako lehorreratzearen ondotik, alemaniar erresistentzia programatua izan zen baino azkarragoa gertatu zen. Agorril hastapenean, aliatuek ez zuten Normandia osoa oraino libratua (Caen uztailaren 9an libratua izan zen, baina Le Havre bakarrik irailaren 12an). Alemaniar posizioak ahultzeko Frantziako iparraldean (eta Alemaniari buruzko bidea irekitzeko), lehorreratze berri baten eramatea Frantziako hegoaldean erabakia izan...
Ba ote dakixu? | 2024ko Agorrilaren 01a
1936ko "ahalkearen jokoak" lehen joko modernoak izan ziren ere, lehen aldikoz Jokoak telebistan erakutsiak izan baitziren. Munduaren aurrean, eta Hitlerrenean, Jesse Owens-ek, 100 metroko lasterketa irabaziz, "arraza ariarrak" nagusitasunik ez zuela erakutsi zuen (eta amerikar segregazionisteri "xuriek" nagusitasunik ez zutela). Hiru kamara erraldoi olinpiar estadioan instalatuak izan ziren. Kanoi forma bazuten. Hiru urte geroago, egiazko alemaniar kanoiek 2. mundu gerla piztu...
Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 25a
1914ko ekainean, Pierre de Coubertin-ek olinpiar bandera presentatu zuen: bost olinpiar eraztunek bost kontinenteak irudikatzen dituzte. Sinbolo unibertsala, munduko herri guzien batasuna erakusteko. Nehork ez zakien oraino lehen mundu gerla piztuko zela uda bukatu aitzin. Olinpiar bandera berria, azkenean, 1920ko Anberesko Joko olinpikoetan airean ibili zen.
Duela ehun urte, Parisko Jokoak
Lau urte berantago, 1924an, Parisek zituen Joko olinpikoak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016