Ba ote dakixu? | 2026ko Uztailaren 02a
Zein kapitainak munduko koparen urrezko trofeoa altxatuko ote du uztailaren 19an New Yorken? Mbappe frantsesak, Rodri espainolak edo berriz Messi argentinarrak, duela lau urte bezala? Edo beste norbaitek, futbolak usu sorpresak ematen baititu. Jakin aitzin nork irabaziko duen Amerikar Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan iragaiten ari den 23. edizioa, munduko koparen kasik mende bateko historia zinez aberatsari interesatu gira.
Ba ote dakixu? | 2026ko Ekainaren 25a
Esperantzaz eta zorionez betetako uda hasi ondoren, hodeiak biltzen hasi ziren Fronte Popularraren gobernuaren buru gainean.
Ba ote dakixu? | 2026ko Ekainaren 18a
Leon Blum 1936ko ekainaren 4an kontseiluko presidente bihurtu zen eta bere gobernua osatu zuen, ministro sozialista eta erradikalekin. Komunistek gobernua sostengatzen zuten baina gobernuan parte hartu gabe. Denbora batean zeinean emazteek ez zuten ere bozka eskubiderik (senatuaren blokatzearengatik), Léon Blumek hiru emazte izendatu zituen bere gobernuan: Cécile Brunschvicg, Suzanne Lacore eta Irène Joliot-Curie (kimikako nobel sariduna).
Ba ote dakixu? | 2026ko Ekainaren 11a
1935eko uztailaren 14ko manifestazioaren bukaeran, 500.000 lagun elkartu zituenak Parisen, faxismoaren aurka ziren alderdi (SFIO, PCF, Erradikalak), sindikatu (CGT, CGTU) eta elkarte guziek (Giza Eskubideen Liga eta beste) “Biltzar popularraren” zina egin zuten, zeinean “bateratuak egoitea”, “jazarle ligen desegitearentzat” baina ere “libertate demokratikoak defendatzeko” eta “bakea bermatzeko” engaiamendua hartu zuten. Baina helburu horiek lortzeko, boterea hartu behar zen.
Ba ote dakixu? | 2026ko Ekainaren 04a
Duela 90 urte, 1936ko maiatzaren 3an, ezkerreko alderdiak, Fronte Popularrean bilduak, diputatu bozak irabazi zituen. Ezkerraren bateratzea, garaipen historiko hori ekarri zuena, bi urte aitzin sortu zen, testuinguru batean zeinean faxismoa gero eta azkarragoa zen Europa osoan.
Ba ote dakixu? | 2026ko Maiatzaren 28a
Aitor Zabaleta, betirako gure bihotzetan
1962tik goiti, Realeko jokalari guziak euskaldunak izan ziren baina, 1989an, atzerritar jokalarieri idekitzea erabaki zen bi arrazoiengatik: 1986tik goiti, jokalari bat begiratzea bere nahiaren kontra ezinezkoa bihurtu zen (“derecho de retencion” araua ezeztatua izan baitzen) eta, euskal jokalarieri buruz, Athletic-en konkurrentzia zinez gogorra baitzen, Bilboko klubak baliabide ekonomiko handiagoak baitzituen. Halere, egun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016