Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 08a
Duela 120 urte, 1906ko uztailaren 13an, legeak bere eskubide osoaz birjabetu zuen Alfred Dreyfus, azkenean, 12 urteko borroka luze baten ondotik. 1894ko urriaren 15ean, Alfred Dreyfus kapitainak, Aitzindaritza Goreneko buruzagiaren bulegora sartu zelarik, ofizialki ikuskatze sinple batentzat, ez zezakeen asma infernuko atea hetsi zela bere gibelean. Minutu zenbaitez, bizi osoa lurrera erori zitzaion.
Ba ote dakixu? | 2025eko Abenduaren 25a
1905eko martxoaren 4an, Aristide Briand-ek, komisioaren ondorioak presentatuz diputatu biltzarrean, “Elizen eta Estatuaren arteko bereizketa osoa eta leiala” proposatu zuen.
Ba ote dakixu? | 2025eko Abenduaren 11a
1880ko hamarkadan, Errepublikanoek ez zuten gehiago bereizketa defendatzen baina halere neurri garrantzitsuak hartu zituzten, gizarte gero eta laikoago baten eraikitzeko.
Ba ote dakixu? | 2025eko Abenduaren 04a
Duela 120 urte, 1905eko abenduaren 9an, Estatua eta Elizak bereizten zituen legea proklamatu zen. Frantzia estatu laiko bat bilakatu zen. Laikotasuna frantses errepublikaren funtsezko printzipio bihurtu zen eta egun kasik nehork ez du hori eztabaidan ezartzen. Alta, lege horren inguruan, eztabaida izigarri gogorrak iragan ziren, egiazko gatazka bi ikusmolderen artean, “bi Frantzien” artean.
Ba ote dakixu? | 2025eko Azaroaren 27a
1977an, bost urteren buruan, Troyes-ko ber auzigelan, non Roger Bontems defendatu zuen, Robert Badinterrek defentsa mintzaldi historikoa eman zuen. Ofizialki Patrick Henry akusatuaren alde, egiazki heriotza-gaztiguaren kontra. Heriotza-gaztiguaren ezeztapena eskatzen delarik, denentzat eskatzen da, haur baten hiltzaile batentzat ere.
Ba ote dakixu? | 2025eko Azaroaren 20a
Gerla bukatu zelarik, Robert Badinterrek, bizirik atera ziren deportatuen egoera berrietan ikusiz, bere aita ez zela berriz itzuliko ulertu zuen. Halere, beti esperantza atxiki zuen: ”Ez duzularik zure burasoa hilik ikusia, idei bat egoiten da, kontzepzio bat, sufrimendu bat. Baina dolua ez da egiten. Luzaz, nire aita berriz agertuko zela amets egin dut.”
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016