Ba ote dakixu? | 2026ko Otsailaren 19a

Dreyfus afera (7/10)

Gonse jeneralak Picquart ez zuela konbentzituko ulertu zuen baina bazakien ere militar obedient bat zela. Orduan, armadako buruzagiek Picquart baztertzea erabaki zuten. 1896ko urriaren 27an, Picquartek misio manu bat, gerla ministroak sinaturik, ukan zuen, ezdeusetako misio bat, lotinant-koronela Parisetik urruntzeko: Ekialdeko armada gorputzaren argibide zerbitzuaren inspekzioa.

Ba ote dakixu? | 2026ko Otsailaren 12a

Dreyfus afera (6/10)

1896ko udan, “Debruaren islako presoa” gero eta ahantziagoa zen. Orduan, afera berpizteko, “bezperako dreyfusard”-ek (Mathieu Dreyfus, Reinach, Lazare...) gertakari baten sortzea erabaki zuten, Dreyfusek Debruaren islatik ihes egin zuelaren berria hedatuz. Britainiar agentzia batek zuen operazioa eraman eta, irailaren 3an, Daily Chronicle-k berri faltsua hedatu zuen. Lehenik, berria kasik oharkabean pasatu zen prentsan, baina ez gobernuan, Kolonietako ministroak Dreyfusen presondegiratze baldint

Ba ote dakixu? | 2026ko Otsailaren 05a

Dreyfus afera (5/10)

Alfred Dreyfusek bere Guyanako presondegi zilotik Felix Faure Errepublikako presidenteari idatzi zion, hobengabea zela goraki erraiteko, baina ez zuen arraposturik ukan. Dreyfus Debruaren islara zokoratua eta haren kulpabilitatea, iduriz, ezin eztabaidatuzkoa zirelakoan (“gauza jujatuaren autoritatea”), “aferak” hedabideen lehen orrialdeak utzi zituen. Dreyfus kasik ahantzia zen eta ez zelarik ahantzia gezurrez zikindua.

Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 29a

Dreyfus afera (4/10)

Legearen kontrako erabaki batek zuen “auzia” aldatu eta Dreyfusen destino tragikoa zigilatu. Gerla-kontseilua aitzin, “estatistikoen sekzioak”, Sanderr koronelaren agintepean, armadako buruzagi gorenen baimenarekin (Gerla ministroa, Mercier jenerala, eta Aitzindaritza Goreneko buruzagiak, de Boisdeffre eta Gonse jeneralak), “dosier sekretu” bat eraiki zuen.

Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 22a

Dreyfus afera (3/10)

1894ko urriaren 6tik goiti, Aitzindaritza Goreneko ofizier gehienak konbentzituak ziren Dreyfus hobenduna zela. Kontrakoa erakusten zituzten elementuak baztertuak izan ziren (adibidez, ofizier ikastun langileak ez ziren maniobretara abiatu 1894an, alta, bordereau-aren autoreak “maniobretara abiatuko” zela idatzi zuen).

Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 15a

Dreyfus afera (2/10)

1894ko urriaren 15ean, Alfred Dreyfus Aitzindaritza Goreneko bulegoetara buruz joan zen, Parisen, “burgesez jantzita”, bitxiki eskatua izan zitzaion bezala. Ez zakien oraino bere libertatearen azken minutuak zirela. Bere emaztea, Lucie, eta haurrak agurtu zituen, egunero bezala, jakin gabe bost urtez ez zituela berriz ikusiko.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016