Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 17a

Leon XIII (3/3)

Luzaz, Elizarentzat, erregimen politiko “naturala”, beharrezkoa zena gizartea antolatzeko eta ordena begiratzeko, monarkia zen, partikulazki “Jainko eskubideko etorkizko monarkia”. Frantzian, Erregea “Jainkoaren lotinanta zen lurrean” baina iraultzak ordena hori hautsi zuen eta, III. Errepublikako egoeran sustut, Eliza eta Estatuaren arteko harremanak txartu ziren (1877an, Gambettak “klerikalismoa zela etsaia” erran zuen). Baina Leon XIII.ak Elizaren posizioa, Errepublikari buruz, kanbiatu zuen.

Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 10a

Leon XIII (2/3)

1860ko hamarkadan, frantses tropek aita sainduaren estatuak babestu zituzten, baina 1870an, frantsesek Prusiaren kontra galdu zutelarik eta Napoleon III.a erori zelarik, Italiako erregearen (Victor-Emmanuel II.a) tropak Erroman sartu ziren. Aita sainduaren estatuek ez zuten gehiago existentziarik (Elizak, Leon XIII.a aita sainduarekin, errealitate hori 1900ean bakarrik ezagutu bazuen ere). Erroma italiar erresumaren hiriburua bihurtu zen eta Pie IX.a Vatikanoan aterpetu zen, non “preso” bat beza

Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 03a

Leon XIII (1/3)

Duela bi hilabete, maiatzaren 8an, bi eguneko konklabearen ondotik, aita saindu berria hautatua izan zen eta Leon XIV izena hartu zuen. Izen baten hautua aita saindu berriaren lehen misioa da eta ez da sekula ustekabe bat, mezu bat da. Pontifikatu berriaren sentsua emaiten du. Leon izena hautatuz, aita saindu berriak Leon XIII.a aita sainduaren segidan ezarri da eta seinale bat eman du. Baina, zein seinale? Leon XIII.a, nor zen, zer egin zuen eta zer mezu hedatu zuen?

Ba ote dakixu? | 2025eko Ekainaren 26a

Laborarien gerla (4/4)

Luther-ek errepresio gogor bati dei egin zuen (uztailean, bere hitzak eztitu zituen, sentitu baitzukeen urrunegi joana zela, baina berantegi zen). Erreformaren beste lider batek, Melanchthon-ek, printzeen aldea hartu zuen ere, justifikazio honekin: "Ebanjelioak autoritateei obedientzia fermuki eskatzen du". Erreforma luteranoa "printzeen erreforma" bilakatu zen, jazarraldi popularraren kontra.

Ba ote dakixu? | 2025eko Ekainaren 19a

Laborarien gerla (¾)

1525eko udaberrian, Memmingen-eko hiri kontseiluak "Hamabi Artikuluak" gauzatzea erabaki zuen. Ez zen ustekabe bat, "Hamabi Artikuluen" autoreetarik bat Memmingeneko apez bat baitzen, Christoph Shappeler, Erreformaren aldekoa (beste autorea segurki Sebastian Lotzer zen, artisau bat). Berak zuen segurki liburuaren sar-hitza idatzi, "irakurle giristinoentzat". Bere arabera, laborarien helburu bakarra "Ebanjelioa entzutea eta haren arabera bizitzea" zen, "jainko legea", nobleen legea baino goragoko

Ba ote dakixu? | 2025eko Ekainaren 12a

Laborarien gerla (2/4)

Bi hilabetez, "€œLaborarien Hamabi Artikuluak" liburuko hamar milaka ale edo etsenplario (50.000 arte beharbada) inprimatuak izan ziren (hor berriz, Luther-en erreformarentzat bezala, inprimategiaren sortzeak funtsezko inportantzia ukan zuela ideien hedatzean erakusten du) eta berehala hedatu. Eskuz idatzirik kopia anitz eginak izan ziren, baina ere baile txostenak, berrinterpretazioak, Langerringen-eko artikuluak (1525eko martxoan) edo Neubourg-ekoak (apirilean), eta (sustut) ahozko predikazioak.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016