Inbido | 2019ko Abenduaren 19a

Siargao ugartea, "munduko ederrena"

Berrikitan, frantses telebistako bigarren kateak aipatu du Siargao ugartea kondatuz mundu guziko ederrena dela! Bainan nun da ugarte hori eta nolaz erran ditake hoin ederra dela? Filipinetan da, hango hirinagusitik 800 bat kilometrotan. Ez da hain handia, eremuz Lapurdiren erdia nunbait han. 200.000 biztanle orotarat. Horietarik 16.000 General Luna herrian, hor izanki kanpotiarrentzat hotel ezagutuenak. Ugarteak ederrenaren fama bildua du turismoaz arduratzen den etxe handi batek ...

Inbido | 2019ko Abenduaren 05a

Fidji ugarteetan gaindi

Gutarik biziki urrun dira Fidji ugarteak. Munduaren beste puntan nolazpait. Nahiz holako solasa ez bide den hain egokia jakinaren gainean mundu borobil huntan nihun ez dela egiazko puntarik. Dena den, Fidji ugarte horiek artetan aipatzen dira gure artean ere eta gehienik hango gazte asko Frantziarat jiten direlakotz errugbilari bezala. Zonbait gure Kostalderaino ere. Batto bada Miarritzen, biziki ezagutua dena, Leone Ravuetaki. Errugbia biziki maite dute Fidji ugarteetan eta badir...

Inbido | 2019ko Azaroaren 28a

Bainan nor da Amma?

Aitzineko astean, HERRIA astekariaren lehen orrialdean, gaineko xokoan hauxe zen "mantxeta" deitzen duguna: "Zoriona ez da han edo hemen. Zuhauren baitan behar duzu kausitu". Hori idatzi duena, Amma. Bainan nor da Amma hori? Bi irakurle arizana zaizkit galdeka. Amma ez du bere izena bainan kasik denek hola deitzen dute. India hegoaldean sortua da Kerala aldean, arrantzale familia xume batean, eta hango mintzaira batean "amma" horrek erran nahi du ama, euskaraz bezala beraz, b...

Inbido | 2019ko Azaroaren 21a

Macao Xinaren puntta batean

Omiasaindu irian, ikaragarriko orronak, ikerleek Bulbul deitu dutena, gaitzeko kalteak egin ditu Bangladesh herrialdean. Hogoi bat hil eta zernahi jende ba aterberik gabe gelditu direnak. "Etzuten deus beharragorik" erran du hango berriak untsa dakien berriketari batek. Frango usu jasaiten dituzte tenpesta handiak, eta usuago oraino ur ateratze alimaleak. Artetan, gaitzeko orronak. Aspaldiko handiena 1970ean, bost ehun mila lagunek bizia galdu baitzuten. Erran behar da ere kasik h...

Inbido | 2019ko Azaroaren 14a

Macao Xinaren puntta batean

Joan den astean sail huntan berean aipatzen ginuen Hong Kong lurraldea, Xinaren kondu ekarria dena bainan untsalaz hein bat autonomiarekin. Aipatu dugu preseski gaitzeko sukarra badelakotz han gaindi, xinatarrek murrixtu nahi-eta lurralde horren eskubide bereziak. Aste huntan, goazen jauzi batez Macao lurralderat, hau ere Xinako ekarria eta hunek ere ba bere gisako beregaintasuna, luzaz eta luzaz portugesen esku egonik. Biak arras hurbil dira elgarretarik, 60 kilometrotan doi-doi...

Inbido | 2019ko Urriaren 24a

Saran gaindi bainan lurpez lurpe

Jakintza elkarteak plazaratu du udazkeneko bere aldizkaria. Burutik buru Saraz ari dena, Jacques Antz ikerle baliosak akulatu lanen argitarat. Behako berezi bat emanez herriari. Bai, hala da, arras berezia zinez. Ez dira aipatzen Sarako eliza, pilota plaza laxoak, trinketa, bazterrak, etxeak, mugaren hegiko benttak. Ez da aipatzen Axular erretor famatua, hitz bat ez da lehengo eta oraiko pilotarietaz. Bainan zertaz da beraz solasa? Gaitzeko itzulia egiten da lurpez lurpe, erraiten ...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016