Jainkoa bizia jendea | 2025eko Otsailaren 06a
“Jainkoa Bizia Jendea” saila “Gogoa hazi” bilakatu da. Izenburu aski zabala da. Nik hasteko idatziko ditudanak giristino ikuspundu batetik idazteko gogoa dut.
Berriki Aita Saindua Korsikan izan da herritar edo populuak bizi dituen debozionetaz antolatu gogoetaldi baten karietarat. Debozione horietan, konfreriak Korsikan bizirik dirautenak.
Anai arteko elkarte batzu dira lehenik laguntza baten ekartzeko eri, xahar, ezindu edo beharrean denari. Prosesioneak, kurutzearen bid...
Jainkoa bizia jendea | 2025eko Urtarrilaren 30a
Matiuren Ebanjelioa bakarra da magoak aipatzen dituena, haatik errege titulurik eta zenbakirik gabe. Hirugarren mendean Tertullien idazle giristinoak "kasik errege" deitu zituen. "Kasik" hori laster desagertu zen, magoak osoki errege zirelakoan, eta geroztik ustekeria bazter guzietara zabaldu da. Zein ote da titulu horren arrazoina? Ene ustez bi hautu dira, eta ez dakit zein den xuxena. Baina beharbada biek elgar bermatzen dute?
Batetik, ordu hartako jendeen artean erregeak izanez goren...
Jainkoa bizia jendea | 2025eko Urtarrilaren 23a
Eliza katolikoak aurten jubilaua ospatzen du, hogoita bost urtetarik egiten duena. Hastapenean, berrogoita hamar urtetarik egiten zen, Moisen legean galdetua: Berrogeita hamargarren urtea urte saindutzat hartuko duzue eta Jubilau Urteemanen diozue izena. Urte hortan askapena oihukatuko duzue zihauren lurraldeko bizilagun guzientzat: nork bere lurren jabegoa berreskuratzen ahalko du, nor bere ahaideen artera itzuliko da...
Jainkoa bizia jendea | 2025eko Urtarrilaren 16a
Lagunarteko solasaldietan, gisa hartako gaia planteatzen denean, erran ohi dut nere belaunaldiak (gerla-ondo berehalakoak), bete-betean harrapatu dituela "Hogeita hamar Loriatsuak" deitzen den aroaren abantaila eta alderdi onak. Erraiten da berrogeita hamar urte barne ezagutu dela hor lehenago bostehun urtez ezagutzen zen aldaketa. Baina, ororen buru, galdera sortzen da: dena onerako soilik izan al da? Azkenean, jendea urosago bizi ote da? Eta zer da urostasuna edo zoriona? Urte hast...
Jainkoa bizia jendea | 2025eko Urtarrilaren 09a
Xabierretik Goara
Berrikitan (11/20-12/05) 15 bat lagun, Pello Fagoaga senpertarra barne, ibili dira Indiako hegoaldean. Xabierreko San Frantsesek utzi arrastoen ondotik. Denak hunkituak izan dira han ikusi dutenarekin. Pellok kontaturik, hona hemen laburbildua zer gauza harrigarria bizi izan duten. Euskaldun gehienek badakite Frantzisko Jatsu Azpilkueta 1506an sortu zela Xabierreko jauregian, Nafarroaren alde gudukan ari zen familia batean. Bere anaietarik bi Iruñea d...
Jainkoa bizia jendea | 2024ko Abenduaren 26a
Lerro hauek irakurtzerakoan, 2024ko Eguberri biharamun honetan oraindik festa giroan gaude. Haurren begi izkinetan pindarren distiran, haur daude oraindik ele eta kantu ederren oihartzuna beharri hegaletan dantzan. Bigarren hatsa hartzeko doia eta Urtats gainean dugu. Eta HERRIA kazeta hau urtearen azkenera heldu denaz geroz, hona desioen garaia…
Aspaldiko istorio batek dio negu mina zela, hotz, bazterrak elurrez estaliak. Urduzeko, (Bizkarsoroko) Montxo delako bat, ez ote zen Etxebe...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016