Jainkoa bizia jendea | 2024ko Irailaren 26a

Jesus lehen ministro?

Ikusten zaitut telebistan xutik, frantses hautesle batzuen aitzinean. Mirakuluak egiten dituzula jakin dute. Orduan, lan sariak eta erretretak emenda ditzazun, presondegietan, ospitaletan, komertsetan, energian, industrian, laborantzan, ikerketan, arrantzan, eskolan eta unibertsitatean diren problemak konpon ditzazun. Bai eta ere basa ihizi, familia, homo, hetero ihiztari, lanpetu, estresatu, pobreak lagun ditzazun aberatsen arteka ahantzi gabe.

Telebistako aurkezlea lorietan: audimat ...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Irailaren 19a

Eskerrak Afrikari

Afrika denen ama dügü: engoitik badakigü jentea han sortü zela düala hanitx urte, gero tandaka mündü osoala hedatü, emeki prefosta, hoinez beitzabilan. Oraiko üholde honen aitzinetiko immigrazione handia honarat heltü zen düala berrogeita bost bat mila urte. Jente modernoa ekarri züan, Cro Magnon deitüa Dordogneko harpe/karbe baten izenetik. Gure arbaso horiek obra ederrik ützi züen karbe famatü elibatetan: Dordogne hartako Lascaux, Baxe Nabarreko Otsozelaia, Landetako Brasse...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Irailaren 12a

Emazteak isilarazi

Bertutea sustatzeko eta bizioa prebenitzeko, lege batek, 2024ko agorrilaren 31n bere indarrean sartua Afghanista erresuman, adierazten du, emaztek zaindu behar dutela, beharragatik beren etxetik ateratzen badira, beren bisaia eta gorputza estaliz “tentazioaren beldurrez” eta heien ahotsa entzun ez dadin.

Argi eta garbi erraiteko: gizonek sexu-desiorik ukan ez dezaten, emaztek beren bisaia eta beren gorputza gorde behar dute etxetik ateratzen badira, -behar denean-, eta kanpoan ez d...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Irailaren 05a

Indarkeria sistemikoari, erantzun sistemikoa

Véronique Margron Correfeko lehendakariari hartzen diot izenburua Herrian maiatzaren 23an (3379 zenbakia) eta uztailaren 4an (3745 zenbakia) hasi saila segitzeko. Laëtitia Atlani-Duault, Christine Lazerges eta Joël Molinarioren (hiruak "Sauvé Komisioko" kideak) lanetan oinarrituz, Lefebvre Dalloz argitaletxean agertuak, "Violences systémiques dans l'Eglise catholique: apprendre des victimes" izenburuko liburuan. Izan ere, lan horiek Eliza katolikoaren gobernantzaren muinean daud...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Agorrilaren 29a

Laura eta etxeko esklaboak

Amerikar Estatu Batuetan berrikitan egin dugun ibilaldia aipatua dut hemen berean, Navajo indioak ohoretan ezartzen nituela. Oraikoan, Louisianeko etxalde baten bisitan esklaboeri buruz ikasi dugunaz dut solasa.

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Agorrilaren 01a

Herria

Datorren larrazkenean, Herria kazeta honek bere lauetan hogoi urteak kunplituko ditu. Nire xedea ez da kazetaren azterketa egitea, ez eta ere edukietan sartzea. Etorriko dira eztabaida eta balorazioen garaiak. Nahi nituzke alde batetik kasetak duen “nortasun berezia” aipatu eta bestetik, gaurko berrogeita hamar-hirurogei berriketariak, opor zenbait hartzekotan direnak, ohoratu, ahantzi gabe aspalditik hainbeste berri emaile izan direnak. Ohoratzea beste eskertzeko manera bat bait...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016