Jainkoa bizia jendea | 2018ko Urriaren 30a
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Urriaren 18a
Urtero Suediako Nobel taldeak sariak emaiten ditu gai hauetan: bakea, literatura, kimika, fisika, medikuntza, eta Norvegiak emaiten du Bakearen saria. Aurten bakearen saria emazte eta gizon bati eskainia izan zaiote, biek emazte bortxatuen alde egiten duten lanarengatik. Nadia Murad Irakiarra da, 25 urte ditu. Denis Mukwege, Kongoko Bukavutiarra da, 63 urte ditu. Zer da lotura bakea eta bi pertsona horien artean? Gerla tokietan bizi dira edo bizi izan dira eta bizi izan dute emazteen zortea. ...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Urriaren 11a
Iragan udaldian ikasi ditugun eliz-gizonek azken 60 urte hauetan munduangaindi egin sexu abusuek harriturik eta lur jota utzi gaituzte. Harrigarria eta ikaragarria egiten zait fenomeno hunen hedadura: mila haurrez goiti bortxatuak izan dira Pensilvanian hirurehun bat eliz-gizonenganik, 3677 haur bortxatuak Alemanian 1670 bat eliz-gizonenganik! Kondatu gabe lehentxago ikasi Irlandan, Australian, Txilen gertatuak... Bai! Harrigarria eta ikaragarria! Bainan kasik ikaragarriagoa eta eskandalagarr...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Urriaren 04a
Aurten ere Orreagako beilak jende ostea bildu du, basilikako zoko guziak betetzen zituela, mezako tenorea baino oren erdi bat lehenago, kartsutasun eta alaitasun handian. Elizkizuna euskara hutsean egiten da. Euskal giristinoen bihotz pizgarri hauta bilakatua da Santxo Azkarrak eraikiarazi zuen Santa Maria eliza. Hori erabaki zuen Las Navas herrian Almohadesak ("Jainkoaren batasuna" arabieraz) garaitu ondoan, 1212an. Santxo VII. “azkarra” deitzen zuten; ez dakigu zonbatetaraino hala zen b...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Irailaren 20a
Bestaberrikari, mintzaldi bat egin nuen Iholdin, jendalde ederra bildu baitzen. Bururatzean galdatu zautaten apezak ttipitzearekin ez ote zen Bestaberri desagertuko. Ezetz erran nuen. Meza emaiteko apeza behar da; bainan badu urte parrasta bat apezarekin laikoek ere emaiten dutela kominiatzerat. Xahar eta erieri nornahik eramaiten die ostia, xakuan edo sakelan emanik. Lehenago apezak baizik ez baitzezakeen hunki ostia, orai nornahik. Ez dut ikusten zergatik ez lezakeen giristino batek har igu...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Irailaren 13a
Duela dozena bat urte ChiracFrantziako presidenteak zioen: "Etxea sutan dugu, eta gu beste norapait so!" Geroztik sua zinez indartu zaigu, eta beharrik ikusten hasi gatzaikio, haatik ez aski, hortik urrun. Nicolas Hulot ekologiako ministroak bere kargutik lekutuz, gobernua utziz, finki oroitarazten digu arazoa zinez larria dela, eta horri buru egiteko presa handia dugula. Gizateriaren eta jendetzaren geroa jokoan dago, eta orain berean finki mugitzen ez bagara, ongi ateratzeko bideak hesten d...
Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016