Jainkoa bizia jendea | 2018ko Ekainaren 28a
Amerikar Estatu Batuetako oraiko lehendakariak, bere herrialdea begiratu nahiz, Mexikotik etorri jendeak kanporatu ditu, beren etxetarat haizatu, bainan heien haurrak, ttikiak, Estatu Batuetan atxikiz. Zer bortizkeria, bai haurrentzat, bai burasoentzat! Ez da azken kolpea presidente horren partetik eta ez ditake azkena! Bainan, haur horien nigarrak sare sozialetan zabalduak izan dira eta mundu osoan entzun dira. Haurren oihuek, etengabe aita galdeginez, eresi eta kexu, bihotza urratzen zuten....
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Ekainaren 21a
Manex Pagola-ren lur huntako ibilbidea lerro zonbaitetan laburbiltzea ez da gauza errexa. Iduri luke kasik bizi bat baino gehiago ukan duela hainbeste dira jorratu dituen arloak. Nik soilik aipatuko dut hemen kantaria eta kantugilea. Beste batzuek aipatuko dute bestalde haren ibilbide politikoa. Kantuaren aldeko tirria sortu zitzaion Manex-i ttipi-ttipitik Landibarre Elizetxeko familiaren gerizapean eta Behauneko eliz-alkietan. Mixel Labéguerie-ren miresle eta jarraitzailea izan zen 1960. ha...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Ekainaren 14a
Egin dezagun behingoan haurrek bezala, aditzaren iragana baliatzen dute errealitatetik ihes egin eta josteta munduan sartzeko: "Ni nintzen artzaina eta zu zinen ardia..." adibidez. Horri esker beren errealitatea sortzen dute eta... bizitzen.
Igande arratsaldean, kalostrapera hurbildu nintzenean, lehenik ikusi nuena etzen izan sotana beltz andana bat, baina jendea nahasmahas, zahar eta gazte, Herri Urratseko bolondres eta bisitari inplikatuen itxurakoa, batzu lanean, bertzeak bestan, ...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Ekainaren 07a
1960ko hamarkada hartan gira. Gehexan mendiko etxe xume batetako semeak hemezortzi urte, gaztetasunaren garai gordinean da. Egun, atorra berria eta ‘pat’eph’ galtzak soinean, mobiletez, lagunekin badoa, tarrantan, dancing-era. Salan, mutil guziak barraren inguruan metatuak, baso bat eskuetan. Bestaldean neska guziak lerroan. Bada kalaka, irri ta kakarazka... Erdian, gune hutsa. Itsasoa. Erdira menturatzen dena ito daiteke. Azkenean mutiko bat, aski edana, menturatu da itsasora, neskeen ...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Maiatzaren 24a
Euskaltzaindiak askazi diren bi hitz bereizten dizkigu, bi erranahi ezberdinekin: iheslari – déserteur – eta ihesliar – réfugié. Aterpetu ere hor dugu behar diren paperak erdietsi eta lortu dituzten ihesliarren aipatzeko, eta orokorki etorkin, imigrante baino euskaldunagoa naski, dela ihesliar aterpe bilari, dela ezin bizian lanketa etortzen zaizkigunen izendatzeko. Etorkinez ariko nitzaizue jarraian, ez gaur modako gaia delakoz, bainan aitzitik iraunen duen arazoa delakoz, bereziki ...
Jainkoa bizia jendea | 2018ko Maiatzaren 17a
Zubiak erabiltzen ditugu ohartu gabe hain dira josiak gure ingurumenari. Izan diten sinpleak, zuhaitz trunkoak ibaiaren bi hegiak elgarreri lotzeko edo Millau-ko zubi miresgarria, denak jendeen bizia errexteko eginak dira. Definizio hau aurkitzen da hiztegian: zubi bat eraikin bat da, traba gainditzen duena bereizteen gainetik pasatuz.
Irudi hori eman dauku Jerusalemen aldizkari baten zuzendariak, Marie-Armelle Beaulieu deitzen den emazte erne eta fededun bat. Palestinarren eta Judue...
Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016