Jainkoa bizia jendea | 2024ko Uztailaren 04a

Justizia errestauratibo baten proposamena

Segitzen dugu iragan maiatzaren 23an Herrian (3739 zk.) abiatu gogoetarekin, CIASEren 2021eko urriaren 5eko txostenetik atera behar diren irakaspenak aztertuz. Paris Nanterreko Unibertsitateko Audrey Darsonvilleren lanean oinarritzen gira, 2023ko maiatzaren 15eko “Revue du droit des religions” aldizkarian argitaratua, ["Dissiper les ténèbres", une proposition de justice restaurative] izenburupean.

CIASEk bere lanetan hartu duen metodologia biktimen ingur...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Ekainaren 27a

"Ez sar bertze erlijioen elizetara!"

Ttikitan debeku hori bagenuen; horri desobeditzea bekatu! Hori ulertu genion Jaun Erretoreari katixima denboran.

Berrikitan Mormon eliza baten bisitatzeko parada etorri zaigu. Apezaren debeku hura gogoratu zait; erran gabe doa aise gainditu dudala. Gainera badugu kusi bat fede horretakoa; okasio ederra bere sinestearen hobeki ulertzeko.

Ipar Amerikako Utah estatuan gaindi ibilki ginen berrikitan. Entzuna genuen Mormonen estatua zela. Ikasi dugu 1847an etorri zirela Mormonak eskual...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Ekainaren 20a

Suari su!

Suak badu jendea bere inguruan biltzeko dohaina. Azkeneko gertakari zenbait suarekin ospatu edo ospatzekoak ditugu: Mendekoste, korrika (euskararen sua eskuz-esku, hatsez-hats, herriz-herri), gainean dugun ustegabeko hauteskundeen sutea. Laster, Joko Olinpikoak eta Donibaneko suak… Hurrengo ostegunean, ekainaren 20an (20:51) (GMT), urteko egunik luzeena biziko dugu. Egun hau da, eguzkiak (iuzkiak, iduzkiak, iguzkiak, ekiak) zeruan bere gorena joko duen erpina. (eki + gaina = ekaina...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Ekainaren 13a

Frère Paul-Adrien Youtubelari fraile dominikanoa

Joan den apirilean, Baionan ginuen Paul-Adrien anaia. Kristau gazte mugimendu batek gomitatua zuen. Bi mintzaldi eman ditu. Horietarik bat 150 gazteren aitzinean. Ene gisarat ez dukezue ezagutzen fraile dominikano gazte hau.

1981 urtean sortua da, familia katoliko batean bainan fedea galtzen du nerabe zelarik. Berriz konbertitzen da eta 24 urtetan fraile dominikano bilakatzen. Berak dion bezala “hiru gauza bilatzen nintuen: ebanjelioa predikatzea, anaidi batean bizi otoitzari lehentas...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Ekainaren 06a

Europako bozak

Ekainaren bederatzian ditugu beraz Europako bozak, bozkak, bozketak, hauteskundeak, zehazkiago europar diputatuen hautatzekoak. Ez dute bazterrik berotzen, eta dirudienez jende franko etxean egonen da: erdia bederen, aburu ikerketen arabera. Europaren arrakasta ez doa goiti, aitzitik. Alta bada gure belaunaldi/jenerazioan ideal bat izan zen, dela Enbatarekin, dela Zentristekin edo Sozialistekin, eta gutarik anitz bururaino fidel egon gatzaizkio, baina lerroak bukatzen ari zaizkigu biologiaren...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Maiatzaren 30a

BELDURRAREN INDARRA

Edozoin leku eta topaketa izanik ere elkarrizketa-gai bat ateratzen da: mundua gaizki doala, eta ondotik gehien erabiltzen den hitza: beldurra. Berri txarrak nagusi dira, izan ditela gerlak munduan gaindi, bortizkeriak denetan, gazteen hilketak heien artean droga eta dirua direla protagonistak, emazteen bortxaketak ingurune profesionaletan, haurren bortxaketak familietan eta beren bizi-lekuetan, urrundik heldu diren jendeak bizi berri baten bila eta heien bide arriskutsuak. Zerrenda hau luza ...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016