Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a

Itsas bazterretik

Pinfuvote finala!

2025. urtearen hasierarekin batera, Olagarroa elkarteko lehen txapelketaren amaierara iritsi gara.

6 eta 5.eko 15 taldeek eta 3 eta 4.eko 6 taldeek parte hartu dute pinfuvote txapelketan.

Bi hilabetez ligaxkako partidak jokatu ostean, lehen 10/4 sailkatuek kanporaketak jokatu dituzte.

Azken aste horietan finalak jokatu dira giro bikainean.

Parte hartze handia izan da hirugarren edizio arrakastatsua...

Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a

Haziak mintzo

Asiako liztorra

Otsailaren 20an, Zuraideko De Bilbao erlezainaren bisita ukan dugu Asiako liztorra harrapatzearen inportantziaz hitz egiteko.Erran behar da intsektu hori arriskutsua dela erleentzat. Negu bukaera huntan, hibernatzetik justu ateratzen diren erreginen harrapatzeko momentua da. Hortarako, plastikozko botila bat hartu behar da. Bi zilo eginez bazterretan, 20zl garagardo edo arno xuri baita ere fruitu gorrien ziropa isurtzen da ...

Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a

Haziak loratzen

Ran Tan Plan (2/2)

Gertu zen lagun baten etxean zegoen eta Daltonek ebatsi zizkioten behiak eta su-armak, beraz ihes zihoazenari jarraitu zen. Elkar topatu genuen eta Lucky Lukek aurkitu zuen ebasleen trapu bat usainarazi zidan. Berehala, usainaren aztarna segitu nuen eta Averell topatu nuen. Gosetua zen eta jan nahi ninduen. Ze beldurra! Segidan, Lucky Lukengana bueltatu nintzen, nere lankideak Lucky Lukekin utzi baininduten. Berri...

Ba ote dakixu? | 2025eko Martxoaren 27a

Veil legea (2/3)

Errepublikako presidentearen hitzek eztabaidak berotu zituzten abortatzeari buruz. Borroka hedatu zen karriketan eta prentsan. Ehunka medikuk abortatzeak praktikatu zituztela idatzi zuten eta legearen alde engaiatu ziren (partikulazki MLAC elkartean). Alderantziz, beste mediku zenbait abortatzearen kontra engaiatu ziren (Lejeune doktoreak “Laissez-les vivre” elkarte kontserbadorea sortu zuen).

Euskal diaspora | 2025eko Martxoaren 27a

Trikipoteoa Buenos Airesen, Etxekoak-ek 30 urte... SFO "Liburu Kluba"

TRIKIPOTEOA.

2025eko lehenengo Trikipoteoa iragarri du larunbat huntan Buenos Airesen hiriko Euskaltzaleak elkarte eta euskaltegiak (1944an sortua). Ibilbidea euskaltegi honen egoitzatik abiatuko da (Bernardo Irigoyen 826) eta San Telmo auzoko karriketatik eramanen du euskal musikaren alaitasuna. Ekimen arrakastatsua da beti hiriburu argentinarrean, eta urtean pare bat alditan antolatzen du Euskaltzaleak-ek. Trikitixa eta akordeoiak, txistuak, albokak-eta bildu ohi dit...

Azalekoa | 2025eko Martxoaren 20a

Pilota, talo, sagarno… Euskal tradizioei beti loturik

Sebastien Gonzalez 47 urteko ibilbide luzeko pilotari profesional ohia da. Bere karrera duela 8 urte utzi badu, gaur egun gazteagoak trebatzen segitzen du.

Pilotaz aparte, azkaindarra taloak ekoizten hasi zen, arrunt garatu dena. Orain, Azkaineko “Berri” sagarnotegia ere badu. Bere ibilbidearen inguruan solastatu gira.

Txiste bat taloen abiapuntu

Sebastien Gonzalez pilotari zenean taloak ekoizten hasi zen, gaur egun badu 12 urte enpresa hasi duela...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016