Jainkoa bizia jendea | 2024ko Otsailaren 29a

DON JUAN MARI URIARTE APEZPIKUARI AGURRA

Iragan asteko Herrian jada aipatua izan da Juan Mari Uriarte apezpikuaren heriotza, garrantzizko datu batzuk gogoratuz. Pentsatu dut gertakari honek, berarekin hurbiletik lan egin zuen norbaiten lekukotasuna agertzea merezi zuela. Beste batzuen artetik, berexi dut laiko batena, emaztea: Marije Guerra Uriarteren apezpiku aldian (2000-2010) prentsa arduraduna izan zen. Huna haren hitz sakon eta hunkigarriak "Gure apezpiku onari esker ona" izenburu pean...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Otsailaren 22a

Pachamama

Berrikitan, negua senti zela eta egurrean aritu naiz, aspalditik sasipean utzi enbor batzuen mozten. Haritza. Badu oraino zurgiharra, zurgizena haatik lur bilakatua zaio. Enbor batzu, kolore gorri, han eta hemen lur kolore, eskutan purruskatzen zitzaizkidan. Ez zitezkeen haritz. Haritz horietarik zonbeit ere, haatik, erdi lur bilakatuak.

Astia hartu dut ikusteko ea denboraren lana zen fenomeno hori edo bizidun batzuena. Hor ziren orain...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Otsailaren 15a

Ameslariak

Urtarril bukaerako HERRIA kazetan, 3722 zenbakian, irekitzean zerk salto egiten dizu aurpegira? Gizon aberats bat zigarro luze bat dolar billete batekin pizten ari! Gure mundu honen abrekeria krudelaren ikurra. Alde batetik jende diruduna beti eta aberatsago eta bestetik pobrezia larrian direnen lerroa beti eta luzeago. Jojo Bidartek Oxfamen proposamenak bideratzen ditu munduaren egoera larri “okaztagarria” honi aterabide gisa. Berriki, entzun dugu Unilever-ek...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Otsailaren 08a

Bi apez euskaldun

Duela zonbeit aste, Lapurdi Irratiarentzat, bi apez, biak batean solastatu nintuen. Alde batetik Jean-Pierre Etcheverry, 86 urte, bainan oraino Garazi aldeko parropien zerbitzuko eta bestetik François Régis Janot 38 urteko apez gaztea, berriki Ortzaize, Donazaharre eta Donibane Garaziko parropien erretore izendatua. Nahi izan ditut mintzarazi beren biziaz, egin dituzten hautuez eta nola bakotxa bere jitearekin, bere apeztasuna bizi duen.

Ez niz segur eneatu!

Jean-Pierr...

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Otsailaren 01a

Zein Eguberri?

Giristinoa izanagatik, egiari aitormen hau zor diot: lehenik izan zen Eguberri pagano bat, eta hona haren iturria; udazken eta larrazkenetan eguna izigarri laburtuz doa, eguzkia urruntzen ari zaigun bezala, hego alderat ihes eginez. Eta sekulan ez baledi guregana itzul? Eguzkirik gabe nola bizi behar ginuke, beti ilunpean eta hotz ikaragarrian? Ezin litaike.

Haatik abendu erditsutan, 16ko arratsean xuxen, eguna minuta batez luzatzen hasten da, frantsesez erran zaharrak dion bezala:

Jainkoa bizia jendea | 2024ko Urtarrilaren 25a

Giristinoen batasuna

2,2 miliar giristino dira munduan, mundu zabaleko jendetzearen herena. Eta urtero desafio batbezala egina zauku: aste batez, urtarrilaren 18tik 25erat giristinoen batasunaren alde otoitz egitea. Alabaina, nola pentsatu batasuna mundu osoko errealitate batean, mundua konektatua izanik ere!

Giristinoen munduan, bilatu gabe ezberdintasunak ikusten dira. Sinestun eta ez praktikatzaile, erraiten dutenetik sineskor zorrotz agertzen direneraino, zenbat adierazpen fedearen izenean! Eta hola iz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016