Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Eztabaida iturri den proiektua Baztanen

Baztanen kokatzen den Artesiaga aldeko Erdiz mendian magnesita ustiatzeko xedetan dabil Magnesitas Navarras (MAGNA) enpresa. Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuran finkatu den ebazpen baten bidez, Gobernuari galdegin diote "foru intereseko inbertsio" deklaratu dezala proiektu hori. Ebazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik. Kontra agertu dira, aldiz, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra.

Ebazpena sustatu duen PSNren arabera, Esteribar haraneko familia anitzentzat...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Euskara Denontzat plataforma

Euskara Denontzat plataforma aurkeztu dute Bilbon urriaren 8an. Egitura honen xedea da euskararen aldeko hizkuntza politika aldatzeko galdea egitea. Plataformako kideen ustez, gaur-egungo euskararen ezagutza-mailaren eskakizuna "gehiegizkoa"eta trabagarria da administrazio publikoan lanpostuak erdiesteko. Gainera, horrek hizkuntzaren arbuioa eragiten omen du biztanleriaren zati batean.

Aurkezpenean parte hartu dute Fabien Laespada plataformako bozeramaileak, Joseba Erkizia HABEko...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Etxera bidea gertu

Manifestaldi jendetsua izan da joan den larunbatean, Donostian barna, ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eta aplikatzen zaien salbuespenezko legedia gelditzea galdegiteko. Sarek deitua zuen manifestaldia eta oraino mobilizatzen segitzeko eta urtarrilaren 7ko martxan "dena emateko" deia egin du, "behin betiko konponbidea emateko unea delako".

Manifestaldia eguerdian abiatu da Pio XII.a plazatik, "Etxera bidea gertu" lelopean, eta Donostiako karrikak zeharkatu ondoan,...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Jakintsun handi bat

Sasoi huntan banatzen dira Nobel sari famatuak, mundu guzian zernahi aipaldi ukaiten dutenak. Aurten, fisikaren sailean, hiru jakintsun ohoratuak izan dira, hiruek gaitzeko azterketa ba ezin ederkiago akuilatuak atomoen hobeki ezagutzeko mundu berezi hortan. Hiru jakintsun horietarik batto frantsesaizanki, Alain Aspect, berak dionaz errotik kaskoina eta kaskoina izaite horri azkarki atxikia. Agen hirian sortua eta han egona luzaz ikasle, beti harreman asko...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Annie Ernaux

Izen hau ere gogoan hartu behar dugu, literaturaren sailean Nobel saria eskaini baitzaio. Annie Ernaux deitzen da, sortzez Duchesne, eta 82 urte ditu. Duela zonbait denbora solasa hedatu zen aurten sari hori frantses batek ukaiten ahalko zuela eta orobat frantses emazte batek. Eta hala gertatuere da, salbu denen buru sariztatua izan dena ez da batere keinka batez aipatu zituzten heietarik batto. Mende erdi bat ez arras anitz eta anitz idazten duela eta...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Okinak arrangura

Ofiziale frango arrangura dira eta ez guti, lanak dituztela ezin hein batean helduz. Okinak, askok bollander edo labekari ere deitzen dituztenak, izan behar dira gehienik pleini. Gero eta karga gehiago jasan behar dutela. Eta saltzen duten ogia ez sobera kariotu nahi! Han-hemenka aditzen delarik prezioa laster bikoizten ahal litakeela. Hori emendatze handia litake, biziki handia, egun guziz erosi behar den gauza batentzat bestenaz ere. Zer gertatuko ote da ondoko astetan?

Bestalde,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016