Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Gripa

Horra berriz jina, urrian baigira alabainan, griparen kontrako xertoaren hartzeko sasoina. Jaz aitzineko urtetan baino jende gutiagok hartu zutena. Deia zabaldua da beraz aurten jendea erneago izan dadien. Zergatik? Iduriz gaitza bortitzagoa litakeela, hala baita segurik Australian eta jadanik polliki agertua den herrialde zonbaitetan. Batzuk erranik ere Australia urrun dela, askoren arrangura hori da, xerto hori zinez beharrezkoaditakeela. Ez dela jazko hura gogoan egon behar bainan aurten...

Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 13a

"Bisonours"

Ikus HERRIA3655°, Mandioren artikulua. Piarresi erantzun bat.

Beraz "Bizi leuna" deramaten idazle horietarik gaituk, "anestesiatuak", gu, "Jainkoa, Herria, Jendea" sail honetakoak, gure artikuluak ziropaz eta pomadaz bildurik proposatzen ditugunak. Lehenik eta behin zer zakiak bazterreko batek gure bizitzaz. Gure zauriak eta dramak agerian eman behar ote dizkiagu, "J.B.J" sail honetan...

Orotarik | 2022ko Urriaren 13a

Mintzo: Erdiz bizirik nahi dugu!

"Magnesitas de Navarrak" 2022ko uztailaren 29an Nafarroako Gobernuan Erdizen meategia eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen. Aldi berean, proiektu hau Foru Intereseko eta Udalez Gaindiko Eragina duen Plana bezala tramitatzea eskatu du. Modu honetan, berriz ere multinazional hau, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Baztango herritarren borondatearen gainetik proiektu hau inposatzeko saiakera egiten ari da.

"Erdiz...

Orotarik | 2022ko Urriaren 13a

Kanboko San Mixeleko 6.ak Ibarren: kolegioaren sortzailearen ezagutzera!

Ekainean Kanboko San Mixeleko 6.ak eta irakasle batzuk Ibarrera joan gira egun pasa, San Mixel Garikoitz-en herria eta inguruak hobeki ezagutzeko.

Lehenik eguerdiko bazkariak hartu ditugu eta bi autobusetan igan gira. Bide luze eta bihurgunez betea oren batez segitu eta, San Antoni mendiraino oinez joan gira. Igotzean talde tipiak egin ditugu, horrela beste geletako ikasleekin nahasi gira. Iratzeetan ibili gira, behiak ikusi ditugu eta azkenean San Antoni kaperara heldu gira. Handik...

Orotarik | 2022ko Urriaren 13a

Seigarrenak Orion...!

Urtero bezala, kolegioko ekipa pedagogikoak urte hastapeneko egonaldia proposatu du kolegioko 86 seigarreneko ikasleei. Irailaren 28tik 30era, Orioko Txurruka aterpean egon dira euskarazko giro batean murgildurik, elkar hobeki ezagutzeko helburua hartuz, ikastola desberdinetatik heldu baitira (Donibane Lohizune, Azkaine, Bidarte, Hendaia, Urruña...).

Irailaren 28an, asteazkenez, txirrina jotzean, maletak elkartuz, deia egin ondoren, seigarreneko ikasleek Zestoako bidea hartu dute....

Orotarik | 2022ko Urriaren 13a

Axut taldearen azken obra: Hondamendia

Axut antzerki taldeak obra berria prestatu berri du, lehen estreinaldia Luhusoko Harri Xurin iraganen da, urriaren 14an (20:30). Ondotik konpainiak bidea hartuko du, jadanik hogei bat emanaldi finkatuak dira, horietan Ipar Euskal Herrian azaroaren 11n Larresoron eta 18an Hendaian. Pentsatzekoa da beste batzuk ere urtean zehar emanen direla.

"Hondamendia" obra Harkaitz Canok du idatzia, taula-zuzendaritza lanetan Ximun Fuchs. Aktoreak Ander Lipus, Maite...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016